Sansek Ipuruan jokatuko du Ponferradinaren aurka Reale Arenako zelaia aldatuko baitute
Reale Arenako zelaiaren egoera txarra dela-eta, Realak belarra aldatuko du hilaren 16ko Mallorcaren aurkako partida ostean. Hala, Sansek igande honetan Ponferradinaren aurkako partida Ipuruan jokatuko du.
Badirudi Imanol Alguacilen hitzek efektua izan dutela. Iragan irailaren 26an, Elxeri 1-0 irabazi osteko prentsaurrekoan, txuri-urdinen entrenatzailea Reale Arenako zelaiaren egoera txarraz kexu zen. Bada, Donostiako klubak bere hitzak entzun eta zelaia aldatuko du hemendik gutxira. Gogoratu behar da ekintza hau duela urtebete ere egin zuela Realak.
Hilaren 16an Realeko lehen taldeak Mallorca hartuko du Reale Arenan, gaueko 21.00etan, eta partida hori jokatu ostean belarra aldatuko da. Gauzak hala, egoera honen ondorioak Sansek biziko ditu. Izan ere, denboraldi honetan Reale Arenan ari da jokatzen Bigarren Mailako partidak, baina belarraren egoera txarra dela-eta, asteburu honetan futbol-zelaiez aldatuko du eta Ipuruan jokatuko du.
Hala eskatu du Realak, eta hala onartu du LaLigak gaur arratsaldean.
MODIFICACIÓN | El #RealSociedadBPonferradina correspondiente a la jornada 9 de #LaLigaSmartBank se disputará en Ipurúa (Eibar). #LaLiga ha autorizado este cambio tras la petición realizada por la @RealSociedad debido al estado del terreno de juego del Estadio Reale Arena. pic.twitter.com/ZOoSAUvjYz
— LaLiga (@LaLiga) October 6, 2021
Gainera, Eibarrek aintzat hartu du talde donostiuarrak partida Ipuruan jokatzeko egindako eskaera, eta, gehitu duenez, neurketaren kudeaketaz talde txuri-urdina arduratuko da.
ℹ️ Ipuruan jokatuko da igandeko @RealSociedadEUS B-ren eta @SDP_1922-ren artekoa
— SD Eibar (@SDEibar) October 6, 2021
Eibarrek aintzat hartu du Realak partida Ipuruan jokatzeko egindako eskaera. Neurketaren kudeaketaz talde txuri-urdina arduratuko dahttps://t.co/xPCzIKaQjB pic.twitter.com/PwEaCvWXgj
Ponferradina izango du aurkari Xabi Alonsoren taldeak, igandean 14.00etan. Eibarrek etxetik kanpo jokatuko du jardunaldi honetan, larunbatean Mirandesen etxean. Beraz, horrek gauzak errazten dizkio Sanseri Ipuruan jokatu ahal izateko.
Reale Arenako zelaiaren aldatze lanak hilaren 31ko asteburuan Realak Athleticen aurka jokatu beharreko derbia baino lehen amaitzea espero da. Tartean, Realak Atletico bisitatuko du 10. jardunaldian, eta Celtaren etxera bidaia egingo du 11. jardunaldian. Gainera, Europa Leaguen, Grazen zelaian jokatu beharko dute txuri-urdinek hirugarren jardunaldia hilaren 21ean.