Milaka gaztek justizia klimatikoa aldarrikatu dute Glasgowko kaleetan
Antolatzaileek 25.000 pertsona batu direla kalkulatu dute Eskozian inoiz izandako klima aldaketaren aurkako protesta handienean. COP26ko agintarien «inmobilismoa» salatu dute, besteak beste.
COP26 goi bilkura dela eta, mundu osoko milaka gazte elkartu dira ostiral honetan Glasgown, Eskozian klimaren alde sekula egin den mobilizazio handienean, «justizia klimatikoa» aldarrikatzeko. ‘Gazteriaren eta Jabekuntza Publikoaren Eguna’ izendatu dutenaren antolatzaile nagusiak Extinction Rebellion, Fridays For Future eta COP26 Coalition eragile ekologistak izan dira eta, haien kalkuluen arabera, 25.000 gazte inguru elkartu dira Kelvingrove Park-en hasi eta George Square plazan bukatu den protestetan, haietako asko eskola adinekoak.
Marcha de los jóvenes por el clima ahora mismo en la #COP26 de Glasgow
— Gonzalo Sáenz de Miera (@gonsaenzdemiera) November 5, 2021
Piden acción YA. No promesas a 2050.
Menos bla, bla, bla, más hechos y justicia climática
¡Impresionante y sobrecogedor! pic.twitter.com/K9g7JSqWvp
COP26 goi bilera «greenwashing hutsa» dela salatu dute Glasgown batutako gazte ekologistek, tartean Greta Thunberg ekintzaile suediarrak. Horrela, gobernuei «denbora galdu eta jendea engainatzea» leporatu diete manifestariek. Izan ere, horretan datza greenwashing delakoa, nork bere irudia ekologikoagoa dela sinetsarazteko informazio edo itxurakeria engainagarria zabaltzean. Batutako gazteek «berehalako» neurriak aldarrikatu dizkiete goi bileran bildu diren agintariei eta ez 2050 urterako.
Wee snaps from Greenwash protests yesterday in Glesga! #COP26Glasgow #cop26 #xr #ExtinctionRebellion #glasgow #ClimateAction #ClimateEmergency pic.twitter.com/Ozp8AnxXKT
— Jamie Wardrop (@MetaWardrop) November 4, 2021
Horretaz gain, klima larrialdiak kolonialismoarekin eta arrazismoarekin duen lotura estuaz ohartarazi dute eragile desberdinetako gazteek. Andrea Ixchiu guatemalarra Futuros Indigenas talde ekologistako kidea da eta justizia klimatikoa «kolonialismo, patriarkatu, arrazismo eta estraktibimoaren amaiera» dela deritzo. «Indigenok gara megaproiektu estraktibista eta kolonialisten instalazioen bidez Latinoamerikako jatorrizko herrien suntsiketa eta krisi klimatikoaren ondorioak pairatzen ditugun lehenak», deitoratu du ekintzaileak.
The youths are revolting. Great turnout at #ClimateStrike #fridays4future #Glasgow pic.twitter.com/GF5XfRQY23
— Paul4Jags (@Paul4Jags) November 5, 2021
COP26aren arrakasta
Klima aldaketaren aurkako eragileen nazioarteko sareak (CAN) adierazi du COP26aren arrakasta herrialde aberatsek, historikoki berotze globalaren eragile nagusiak, txiroei klima aldaketak eragindako «kalteen erreparaziorako» eskaintzen dieten «finantzaketaren araberakoa» izango dela.
Goi bilerako negoziazioen lehen astearen balantzea egin du CANek eta iragarpen «interesgarriak» daudela aitortu badu ere, «xehetasuank zehaztea» eta «planak nola aplikatuko» diren azaltzea falta dela adierazi du.
«Iragarpen handiak ikusi dugu, baina konpromisoetako asko borondatezkoak dira eta sarritan letra xeheak hutsuneak izan ohi ditu», ohartarazi du Jennifer Morganek, Greenpeaceko zuzendariak.
Ildo beretik, herrialeak beraien «konfort gunetik» irten behar direla eta «anbizio gehiago» erakutsi behar dutela gehitu du, «bizitzak arriskuan» daudelako. «Salbuespen batzuk kenduta lider politikoak ez dabiltza 2015eko Parisko ituneko neurriak, mende honetan planetaren berotzea 1,5 gradutan mantentzea, betetzeko esfortzu nahikoa egiten», salatu du Morganek.
Poliziaren presentzia
Era berean, Poliziaren presentzia handia egon da manifestariak kontrolatzeko. Izan ere, Britainia Handian ohikoak dira Extinction Rebellion talde ekologistako aktibisten eta polizia indarren arteko tentsioak.
Extinction Rebellionek «desobedientzia zibil baketsuen» bidez egiten du protesta, baina milaka dira jada Britainia Handian atxilotutako aktibistak. Zehazki, 2019ko apirileko klimaren aldeko martxan, Londresen, 1.130 manifestari atxilotu zituzten polizia indarrek eta urte bereko urrian, Londresen bi astez jarraian egon ziren protestetan, aldiz, beste 1.832.