IDK Euskotrenek atzeratutako partida jokatuko du astearte honetan Tenerifen
Euskal Herrian 21.00ak direnean jokatuko dute Azu Muruguruzarenek Clarison Tenerife taldearen aurka. Kanariar Irletako jokalariek covid-19aren erasana ez ezik, bestelako arazoak izan dituzte eta hainbat jokalari aldaketa burutu behar izan dituzte. Hala ere, Ligako sailkapenean azken postuan daude.
Emakumeen Endesa Ligak, kostata bada ere, aurrerantz darrai eta IDK Euskotreni dagokio astearte gauean atzeratuta geratu zen partida jokatzea. Clarinos Teneriferen kantxan izango da bera, Santiago Martin pabilioian, Euskal Herrian astearte gaueko 21.00ak direnean.
Hasiera baten Tenerifeko taldea Europan jokatzeko pentsaturiko taldea zen eta esaterako Gaby Ocete, IDK Euskotrenen bertan eta Gernikan eskarmentua duen antolatzailea, fitxatu zituen denboraldiaren hasieran. Alabaina, covid-19aren erasana eta taldean bertan izan dituzten arazoak direla medio, Tenerifeko taldeari dena atzekoz aurrera ari zaio ateratzen eta hargatik uneotan Emakumeen Ligako azken postuan ageri da Kanariar Irletako taldea, 3-11 balantzearekin. Donostiarren arerioak Haley Gorecki eta Theresa Plaisance jokalariak bildu ditu bere lantaldera azken egunetan.
Donostiarrek, berriz, 7-7ko balantzea dute eta Kopa jokatu edo ez muga hortan dabiltza. Uneotan, partida dexente jokatzeko izanagatik, zortzigarren postuan jarraitzen dute Azu Muguruzak zuzentzen dituen jokalariak. Abenduaren 28an Spar Kanaria Handiari irabazi zionetik, talde donostiarrak ez du partidarik jokatu.
Euskal derbia
Bestalde, atzeraturik geratu diren partidak jokatzeko bidean jartzen direlarik, talde gipuzkoarrak datorren asteburuan, igande eguerdian hain justu, Lointek Gernika Bizkaiaren aurka euskal derbia jokatu behar du Josean Gasca kiroldegian.
Ikusi egin behar, besteak beste, partidarik jokatu ezinik denbora honetan guztian IDK Euskotrenen Lauren Cox fitxaketa berria nola uztartu den taldekideekin, eta zein neurritan erasan dion, hala egin badio, partidarik jokatu ezinak talde donostiarrari.