INFO

281 pertsona eta 54 eragilek osatzen dute Gasteizko zurrumurruen kontrako sarea

Hirugarren urtez, jarraian, urteko topaketa egin dute Gasteizko zurrumurruen kontrako estrategian parte hartzen duten eragilek. Guztira, 281 pertsona eta 54 entitatek osatzen dute.

Miren Fernandezek parte hartu du larunbat honetako bileran. (GASTEIZKO UDALA)

Urteroko hirugarren topaketa egin du gaur Gasteizko zurrumurruen kontrako estrategiak, Europa Biltzar-jauregian. Guztira 281 pertsona eta 54 entitatek osatzen dute sarea, pentsamolde kritikoa sustatzeko eta estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatzeko sortu zena.

«Sentsibilizaziorako eta gizartea eraldatzeko prozesu bat da zurrumurruen kontrako estrategia», nabarmendu du Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzia den Miren Fernandezek diskriminazioari aurre egiteko eragileek egindako lana nabarmendu duenak.

«Hileroko bileretara joanez erakutsi duzuen dedikazioa eta konpromisoa eta egin duzuen ahalegina aitortu beharra daukagu, eta, zalantzarik gabe, esperientziak, ezagutzak eta kezkak trukatzeko balio izan dizue espazio horrek, pandemiak eta murrizketek markatuta urte bereziki gogor horretan», adierazi du.

2017an eman zituen lehen pausuak zurrumurruen kontrako estrategiak Gasteizen, eta, harrezkero, sendo egin du aurrera. Zurrumurruen kontrako urteko prestakuntza-saioak antolatu dita, agenteen lurralde-sareak osatu dira, Mekadiren laguntzarekin auzoetan zurrumurruen kontrako sentsibilizazio-ekintzak egin dia, etaestrategia hedatzeko programak aurrera eraman dira, Hiri Hezitzailea, esaterako.