INFO

Ukrainan bere aldeko erregimena eratzen saiatzea egotzi dio Londresek Moskuri

Britainia Handiko Kanpo Arazoetarako ministroak, Liz Truss-ek, Ukrainan bere aldeko erregimena eratzeko saiakera egotzi dio Errusiari eta jada presidente berria hautatu duela gaineratu du, Yevhen Murayev komunikabideen magnatea hain zuzen.

Putinen irudia tiro zelaian Ukrainiako lubaki batean. (Anatolii STEPANOV | AFP)

Britainia Handiko Kanpo Arazoetarako ministroak, Liz Truss-ek, zerbitzu sekretuetako ikerketa bat kaleratu du non Ukrainan erregimena aldatzeko ustezko konplota leporatzen dio Errusiari.

«Gure ikerketak argi eta garbi adierazten du noraino iritsi ahal daitekeen Kremlina Ukraina hankaz gora jartzeko», azaldu du ministroak idatzi batean.

Idatziak Errusiaren ustezko planen inguruko datuak ematen ditiu baina ez du zehazten horretarako Ukrainan indarrez sasrtzeko asmoa duenik».

«Hala ere, argi eta garbi azaldu dugu Ukrainaren inbasio bat sekulako akats estrategikoa litzateke, eta ondorio izugarriak izango zituen», gaineratu du Trussek.

Londres aipatzen duen Murayevek hainbat komunikabide dita eta diputatua izan zen 2019an Ukrainan hauteskundeak egin ziren arte. Gobernuak hautes-arauak aldatu zituen eta Parlamentura iristeko %5aren minimoa ezarri buen.

Britainia Handiaren «ikerketak» beste lau politikari ukrainiarren izenak ematen ditu eta guztiek Errusiako zerbitzu sekretuen harremanak dituztela ziurtatzen du. Hauen artean Mikola Azarov dago, Viktor Yanukovich presidente zenaren lehen ministroa.

«Maidanen iraultzak» Yanukovich poteretik bota zuen 2014an eta Azarovek Errusiara ihes egin zuen «erbesteko gobernua» eratzeko. Interpolek atxilotzeko agindua du Kievek korrupzioa egozten diolako.

Vladimir Sivkovich ere aipatzen da. Sivkovich Ukrainako Segurtasun eta Defentsarako Batzorde Nazionalaren agintari gorena zen Yanujkovichen atzetik. Serhiy Arbuzov y Andriy Kluyev lehen ministroordeak ere ageri dira «ikerketan».

Errusiarentzat «lelokeriak»

Errusiako Kanpo Arazoetarako ministroak «probokazioekin ez jarraitzeko» eta «lelokeriak zabaltzeari behingoz uzteko» dei egin dio Britainia Handiari.

«Britainia Handiko Kanpo Arazoetarako Ministeritzak zabaldu duen desinformazioak argi erakusten du NATOko herrialdeak, anglosaxoiak buruak direla, Ukrainaren inguruan tentsioa areagotzen ari direla», salatu du Kremlinek.

Ameriketako Estatu Batuek britainiar zerbitzu sekretuen informazioa baiztatu egin dute, ‘The New York Times’-en esanetan.

Emily J. Horne Segurtasun Batzorde Nazionalaren bozeramaleak «oso larritzat» jo ditu «era horretako konplotak. Ukrainako herriakll eskubide osoa du bere etorkizuna erabakitzeko».