Nafarroa iparraldetik mendebaldera gurutzatzen ari da Korrika
Zuberoa atzean utzita, Nafarroan dabil berriz ere Korrika astearte goizetik. Iparraldetik mendebaldera gurutzatu du lurraldea egunean zehar, Baztanen hasita eta Acedon amaituta. Arratsaldean ibilbidearen erdira heldu da euskararen aldeko lasterketa.
Korrikak ibilbidearen erdia beteko du astearte honetan. Atzo iluntze eta gauean Zuberoko bazterrak lasterka jarri ostean, euskararen aldeko ekimenik bereziena Nafarroara itzuli da goizaldean.
Izpegiko lepotik Baztanera iritsi da Korrika eta eguneko lehen argiekin batera jende ugari bildu da Elizondon.
#Korrika egitearekin nahikoa ez eta jauzika aritu dira Elizondon! #Hitzekin pic.twitter.com/x4Cl6grOIN
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Tropel handia bildu da herrietan, goizean goizeko hotza korrika kendu asmoz. Eta Belaten gora mehetu baldin bada ere, gogoak ez du behera egin. Aroztegiako herritarren borondatea errespetatzearen aldeko aldarriekin egin dute mendateko lehen zatia, lekukoa Legasako haurren esku utzi aurretik.
Kuraia taldearen ‘Egunsentian’ abestiak markatutako erritmoan hartu dute basozainek txanda eta «administrazioan euskaraz» edo «Chivite entzun, Nafarroa euskaldun» aldarriekin girotu dute igoera.
Goizean Ultzamarako norantza hartu du lasterketak. Eguzkiak eta lagun ugarik lagunduta aurrera egin du Korrikak. Bailarako azken txanpan lekukoa Korrikaren 22 edizioetan parte hartu duen Silvestreren eskuetara iritsi da, ondoren Basaburuako talde feministari erreleboa emateko.
#Ilarregi-n Silvestrek hartu du lekukoa, orain arteko #KORRIKA guztietan izan da eta 22. #KORRIKA-n ere ez du huts egin! #HitzEkin eta ekintzekin gara herri! pic.twitter.com/eiP8nyXdzK
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
#Jaunsarats eko eskolako haur, irakasle eta familiek ere #Basaburua euskaldunaren alde egin dute hainbat urteetan, a zer irudi eta uzta ederra #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/r4NW9G1dqu
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Berueten, lasterkariek ez dute kexurik izan malda gora, Korrikak eta lekukoak ematen duen indarraren seinale. Sasoia jubilatu elkarteak autobusean ekarri du bere kemena.
Sasoia jubilatu elkarteak ere autobus eta guzti ekarri du #KORRIKA ra bere sasoia #Hitzekin #Aldatz pic.twitter.com/z6zX9NWICY
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Beruetera eta Lekunberrira ere iritsi da euskararen olatua. Bitartean, munduan ere zabaldu dira uhinak, astearte honetan New Yorken. Asteazkenean Varsobian eta larunbatean Alacanten eta Shangain izango dira.
Juan Gorritik, Remigio Mendibururekin batera lekukoa egin zuenak, ezin zuen hutsik egin hitzorduan.
Remigio Mendiburuk egin zuen #KORRIKA ren lehenengo lekukoa (San Telmo museoan dago), Juan Gorritirekin batera. Juanek eman zizkion lekuko horri azken "ukituak", eta gaur egun den modukoa da, hain ederra, berari esker.
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Eskerrik asko, Juan! pic.twitter.com/AEO8Ksx4hF
Irurtzunen, dragoi, hartz, galtzagorri, buruhandi eta bestelako izaki harrigarriek egin dute bat Korrikarekin, eta hainbeste jende bildu da ezin zirela kasik kaleetan sartu.
Orritz dantza taldekoak buruhandi, dragoi eta guzti etorri zaizkigu #Irurtzun era #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/1pBOSQwpKL
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Arratsalde partean ibilbide erdia egina dela ospatu dute Korrikako arduradunek eta gonbidatuek, ohitura den legez. Une honetan izan da:
Hau izan da #KORRIKA k bide erdia egin duen unea, 1.287 kilometro osatu ditugu jada zuen bultzadari esker #Hitzekin pic.twitter.com/cvDFmCUWcd
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Ekarpenik ez da faltan sumatu egun honetan. Erronka hau bota dio bere buruari irristalari honek:
#Lekunberri n batu zaigu Unai patinatzailea, eta #Zeanuri ra ailegatzeko intentzioa du.
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
200 km dira, erronka ez da erraza! Orain, #Lizarra rako bidean.#Korrika #HitzEkin pic.twitter.com/Y9jujdFvAB
Nafarroa iparraldetik hego-mendebaldera zeharkatuz, Muetz, Lizarra eta Iratxe topatu ditu jarraian, Lizarratik pasa, eguna Acedon amaitu eta asteazkenean Trebiñura iritsi baino lehen.
#Lizarra ra heldu gara!
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Eskerrik asko bildu zareten guztioi!
Segi #Korrika n!#HitzEkin pic.twitter.com/X3s4cSz6FW