Euskal Herrian ere Macron garaile, baina Le Pen ez da bigarren izan, Melenchon baizik
Macronek irabazi du Euskal Herrian. Estatu frantsesarekin alderatuta, ezberdintasun nabarmenak izan dira, Le Pen ez baita bigarren izan, Melenchon baizik. Lassallek ere emaitza ikusgarriak lortu ditu. Eric Zammourren emaitzak izan dira oso kezkagarriak [datu guztiak]
Euskal Herriak ezberdin bozkatzen du. Hauteskundez hauteskunde ikus daiteke hori, eta hala izan da gaur ere Frantziako hauteskunde presidentzialetan, nahiz eta gaurko bozketan barruti bakarra egon eta Estatu osoan hautagai berberak aurkeztu; hain zuzen ere, Errepublikako presidente izateko hamabi hautagai. Berezitasunerako tarte txikiagoa zegoen, beraz.
Emmanuel Macronek irabazi du Frantzian eta bigarren izan da Marine Le Pen. Euskal Herrian hortxe dago lehen ezberdintasun nabarmena, nabarmenegia kontuan ez hartzeko. Le Pen ez da bigarren izan.
La France Insoumise-eko Jean-Luc Melenchonek hartu du bigarren postua. 2017ko hauteskundeetan eskuin tradizionala (orduan François Fillon) izan zen bigarrena, baina oraingoan Valerie Pecressek sekulako porrota jaso du, Estatu frantses osoan bezalaxe.
Euskal Herriarekin lotura handia duen Jean Lasselle biarnotarrak ere emaitza onak lortu ditu. Duela bost urte bosgarrena izan zen, eta gaur laugarrena izan da. Bozen ehunekoan nabarmen egin du gora.
Le Pen hirugarrena izan da Euskal Herrian. Estatu mailan %23 lortu du, eta hemen, aldiz, %15 inguru.
Halere, badago datu oso kezkagarri bat: eskuin-eskuin muturreko Eric Zammourrek %7 inguru eskuratu du Euskal Herrian, Estatuan bezalaxe.