Gotzon Martin, «egonkor» eta «animatuta» asteazkenean istripu bat sufritu ostean
Euskaltel Euskadiko txirrindulari bizkaitarrak «orno baten haustura, saihets baten haustura, ezkerreko sorbaldaren haustura eta biriketako hematoma» ditu asteazkenean, entrenatzen zegoela, jasandako istripuaren ostean.
Euskaltel Euskadik ostegun honetan bere sare sozialetan jakinarazi du Gotzon Martinek istripu bat izan duela. Txirrindulari taldeak adierazi duenez, gertakaria asteazken honetan gertatu zen, bizkaitarra entrenatzen ari zela, eta behaketan dago.
Orozkoko txirrindulariak lesio ugari ditu, taldeak azpimarratu duenez: «Orno baten haustura, saihets baten haustura, ezkerreko sorbaldaren haustura eta biriketako hematoma».
Gotzon Martinek (#EuskaltelEuskadi) istripua izan zuen asteazken honetan entrenatzen ari zela, eta behaketan dago.
— Euskaltel Euskadi Team (@euskaltelteam) May 12, 2022
Lesioen partea: orno baten haustura, saihets baten haustura, ezkerreko sorbaldaren haustura eta biriketako hematoma.
(+) pic.twitter.com/84dvJeMxiz
Dena den, jarraian adierazi du Gotzon Martinen egoera «egonkorra» dela eta txirrindularia bera «animatuta» dagoela.
Euskaltel Euskadik «animo asko» bidali nahi izan dizkio «talde osoaren partetik». «Indartsuago irtengo zara honetatik», gaineratu du taldeak.
Euskadi Fundazioak, bere sare sozialen bidez, animoak bidali dizkio baita ere txirrindulariari. «Jaso ezazu zure taldekideen animorik beroenak Gotzon. Espero dugu laster berriz gurekin batera pedaleei eragiten egotea», adierazi du.