INFO

EAJk irabaziko luke Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, azken honetan ia-ia EH Bildurekin berdinduta

EITB Focus inkestak EAJri eman dio garaipena EAEko hiru herrialdeetan, ia gehiengo osoarekin Bizkaian. Gipuzkoan lehia oso berdinduta legoke EAJren eta EH Bilduren artean. PSEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk botoak galduko lituzkete hiruretan.

2019ko hauteskundeen irudia. (Ihana IRIONDO | FOKU)

2023rako aurreikusita dauden udal hauteskundeak orain egingo balira, EAJk garaipena berretsiko luke EAEko hiru probintzietan. Hala dio astearte honetan argitaratutako EITB Focus inkestak.

Bizkaian, EAJ gehiengo osotik gertu geratuko litzateke, botoen %45,7rekin, 2019an baino %2,2 gehiago. EH Bildu, gainerako erakundeetan duen goranzko joerarekin jarraituz, bigarren indarra izango litzateke, botoen % 22,2rekin (+%2,3).

Gainerako alderdiek babesa galduko lukete lurraldean. Horrela, PSE hirugarren indarra izango litzateke, %15,1ekin (%-1,5), eta Elkarrekin Podemos laugarren, %7,6rekin ( %-3). PPk %6,6 lortuko luke (-%0,1).

Araban, EAJk botoen %32 lortuko lituzke, 2019ko hauteskundeetan %29,7a lortu ondoren. EH Bildu ere bigarren indarra izango litzateke, botoen %23 eskuratuta, ia %2 igota. Atzetik PSE %18,1arekin (-%0,9), PP %14,2arekin (-%0,9) eta Elkarrekin-Podemos %7,3arekin (-%2,7) leudeke.

Gipuzkoan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia estua iragarri du galdeketak, bataren eta bestearen arteko aldea botoen %2,5a izanik.

Horrela, EAJk botoen %36,3 lortuko luke, 2019an baino %0,4 gehiago, eta EH Bilduk %33,8, hau da, %1,9 gehiago. Atzetik, PSE-EE %16,7arekin (-0,6%), Elkarrekin Podemos %7,4arekin (%-1,6) eta eta PP %4,6arekin (%-0,2) leudeke.

1.750 elkarrizketa

Inkesta honetarako, EITB Focusek 1.750 elkarrizketa egin ditu telefonoz maiatzaren 5etik 12ra bitartean, udal eta foru hauteskundeetarako urtebete geratzen denean.