Laborari bat zendu da traktorearekin izan duen istripuaren ondorioz Duzunaritze-Sarasketan
70 urteko laborari bat zendu gaur arratsaldean bere traktorearekin lanean ari zelarik Baxe Nafarroako Duzunaritze-Sarasketa herrian.
70 urteko laborari bat zendu da arratsaldeko 16.00ak aldera Baxe Nafarroako Duzunaritze-Sarasketa herrian gertatu den istripuaren ondorioz.
‘Sud Ouest’ kazeta plazaratu duen albistearen arabera laboraria Azkonzabal auzoko landa batean lanean ari zen tratoreak irauli egin duenean.
Traktoretik erori da gizona eta ibilgailua gainera etorri zaio.
Baigorriko eta Donibane Garaziko suhiltzaileak bertaratu dira lan istripua gertatu den tokira. Izan ere ezin izan dute ezer egin laborariaren bizitza salbatzeko.
Samur zerbitzuko medikuak baieztatu du gizonaren heriotza istripua gertatu den tokian berean.