INFO

«Bide-orri komunista propio eta eguneratu bat» aldarrikatu dute Durangon

Lau egunez Durangon egin dute Gazte Topagune Sozialistaren baitan ekitaldi nagusia egin dute larunbat honetan Landako Gunean.

Gazte Topagune Sozialistako ekitaldi nagusia. (@GedarLangileKZ)

Asteazkenean hasi eta larunbat honetan amaitu da Durangon GKS Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako topagunea.

Lau egun hauetan zehar, ekintza desberdinak antolatu dituzte, hala nola, hitzaldiak, tailerrak, bertsoak edota kirol ikuskizunak.

Egitarauari amaiera eman dioten kontzertuen aurretik ekitaldi nagusia egin dute Landako Gunean. ‘Gedar’-ek zabaldu duenez, «burgesiaren eta politikari profesionalen sistemarekin hautsi» behar dela aldarrikatu dute, «geure burua modu independentean antolatuz eta bide-orri komunista propio eta eguneratu bati erantzunez».