INFO

Gari

Lagun ona izan dut Garibaldi. Borrokalari zintzoa. Eskuzabala. Laguna eta abertzalea.


Nik, zorionez, lagun asko izan dodaz. Danak onak, bai horixe! Batzuk langile amorratuak eta besteren batzuk alper xamarrak baina lagun bezela preziorik ez zeukatenak.

Gure herriaren askapen mugimenduan ere burkide bai baina baita lagunak ere aurkitu dittut. Borroka eta umorea uztartzen ongi zekitenetakoak. Aurkakoen aurka lotsa eta beldur barik egiten zuen eta, berriz, lagunoi irribarre zabalarekin zoriontzen jakin bazekien Garik.

Madrilera joan ginan, halabeharrez, "Egin"-eko zuzendariaren aurkako lekuko gisa. Gu haren aldekoak, noski.

Asko ginan lekukoak –Jose Luis Zuhaitz gogoan– eta Pepa Flores eta Antonio Gadesen jatetxean bazkaldu ostean denak bueltatu ziran Euskal Herrira. Danak? Ez. Asterix eta Obelixen ipuinetan bezela, hiru euskal katu bertan geratu ginan, Madrileko gaua ezagutzeko asmoz. Kalean gora ta kalian behera, ez ziguten uzten gaueko pub dotorietan sartzen, Gari eta Bixente kirol zapatilekin zihoazelako. Nik, berriz, zapata lustrosoekin, barrura sartu eta hirurontzako zerbezak ateratzen nituen. Ai ze nolako gogoramenak!

Baita Estatu Batuetako Reno hirian, euskaldunen artean, Gorka, Gari eta hirurok Louis Basque Corner tabernan euskaraz kantatzen geundela, Atutxa sailburua sartu zenekoa eta, gu ezagutu barik, erronda batera gonbidatu gintuenekoa!

Lagun ona izan dut Garibaldi. Borrokalari zintzoa. Eskuzabala. Laguna eta abertzalea.

Ez dot nik horren erraz ahaztuko. Askatasunaren egun haundira arte, Gari.