Mauricio Moreirak irabazi du Portugalen, Juaristi 4. eta Etxeberria 5. izan diren erlojupekoan
Glassdrive taldeko txirrindulariak irabazi du sailkapen nagusia, astelehen honetan 18,6 kilometro izan dituen erlojupekoan gailenduta. Euskaltel Euskadik onenen artean ipini ditu hiru txirrindulari: Txomin Juaristi laugarren izan da, Asier Etxeberria bosgarren eta Xabier Isasa, hamargarren.
Volta Portugalek sekulako amaiera interesgarria izan du Porto eta Vila Nova de Gaia artean egindako 18,6 kilometroko erlojupekoan, bai azken irabazlea nor zen erabakitzeko eta baita euskaldunen artean ere zer gertatzen zer ikusteko. Oso oso gertu aritu dira Euskaltel Euskadiko txirrindulariak garaipena lortzeko. Asier Etxeberriak, lehenik Rafael Reis portugaldarraren (Glassdrive) denbora 1.97gatik hobetu du lider jartzeko, eta ondoren Txomin Juaristi bere taldekideak marka hori bost segundogatik hobetu du, ordurako denborarik onena zena (26:15.56).
Hala ere, oraindik txirrindulari batzuk geratzen ziren helmugaratzeko eta azkenean Mauricio Moreirak (Glassdrive) lortu du denborarik azkarrena (25:07.87), Antonio Carvalho taldekidearena askogatik hobetuz (25:28.10) eta, gainera, Volta Portugalgo sailkapen nagusia irabazi du. Bere beste taldekide den Frederico Figueiredorengandik zazpi segundoko desabantaila zuen azken etapa hau hasi aurretik eta azkenean 1:16ko denbora atera dio irabazlearen maillota janzteko.
Euskaltel Euskadik beste sari bat ere izan du. Izan ere, Xabier Isasa Top-10ean sartu baita gaurko erlojupekoan, euskal taldeko hiru txirrindulari onenen artean kokatuz.
Sailkapen nagusian, euskaldun onena Jokin Murgialdai (Caja Rural) izan da, bederatzigarren 9:24ra. Txomin Juaristi hamargarren izan da, 10:28ra.
李 #EuskaltelEuskadi #VoltaaPortugal
— Euskaltel Euskadi Team (@euskaltelteam) August 15, 2022
Amaitu da erlojupekoa! @TxominJ 4. @etxebe_03 5. eta @xabier_isasa 10. BRUTAL mutilak
¡Termina la contrarreloj! @TxominJ 4° @etxebe_03 5° y @xabier_isasa 10°. BRUTAL chavales https://t.co/bOUkjn6Qq6