INFO

Horrelakoa izan da Bilboko Aste Nagusiaren hasiera NAIZen

NAIZek zuzenean eskaini du larunbat honetan Bilboko Aste Nagusiaren hasiera. Marijaiaren zain hainbeste denbora eman eta gero, lehertu da festa.


Bilboko Aste Nagusiaren hasiera NAIZen bitartez jarraitu ahal izan da larunbat honetan. Itziar Lazkanoren pregoiaren ondotik txupina jaurti du Iratxe Palacios, eta jarraian Marijaiarekin eztanda egin du festak. Hainbeste itxaron ondoren, Bilbora itzuli da Marijaia. 

Gaurtik aurrera ere NAIZek jaien jarraipen berezia eginen du, albiste, kronika eta erreportaje ezberdinen bitartez.

Azken bi urtetan pandemiarengatik jairik ospatu gabe izan ondoren, indar berrituekin dator Bilboko Aste Nagusia. Azken asteotan konpartsetako kideek jo eta fuego izan dira lanean txosnagunea prestatu eta bertan egingo diren ekitaldi guztiak antolatzeko.