Irulegiko eskuaren aztarna sareetan: #sorioneku(ak) gu
Oso gutxitan izan du euskararekin erlazionatutako zerbaitek hainbesteko oihartzuna sare sozialetan. Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren albisteak poza eragin du batez ere euskal txiolarien artean, eta horrekin batera hizkuntzak Nafarroan jasaten dituen erasoei aipamen ugari.
#irulegikoeskua eta #sorioneku traolaren bidez euskaraz idatzitako lehen testuaren inguruko albistea bolo-bolo ibili da sare sozialetan astelehen honetan. Guztiz ezohikoa dena, eta berriak eragin duen arretaren adierazle, zenbait meme ere eragin ditu. Honako hau esaterako, zinez adierazgarria.
#IrulegikoEskua pic.twitter.com/FQp7o2AsnH
— Susterbako (@Susterbako) November 14, 2022
1968ko ‘Simioen planeta’ pelikula aski ezagunaren bukaera erreferentziatzat hartu du txiolari honek. Pasarte zirragarri horretan protagonistek Askatasunaren Oroitarria topatzen dute eta orduan ohartzen dira beren aurreko munduan direla, gerrak suntsitutako planeta berean. Orain Irulegiko eskuaren bitartez iragana Nafarroan ere orainaldira itzuli dela ematen du adieraztera memeak, eta agian baten bati begiak irekiko dizkio aurkikuntzak.
Irulegiko eskuaren aurkikuntza dela eta sare sozialetako mezuei erreparatuz gero, poztasuna eta harrotasuna dira nagusi. Pozik ageri dira Euskal Herriko txiolariak Aranzadik egin berri du aurkikuntzarekin, eta harro, euskararen lehen aztarna Kristo Aurreko lehen mendean kokatzearekin.
窱 Zientzialariei esker, badakigu orain dela 2100 urte Euskal Herrian euskara hitz egin zela.
— Jon Arregi (@JonArregi) November 14, 2022
Bai polita den Europako hizkuntzarik zaharrenetako baten jatorriaz gehiago jakin ahal izatea.
Aupa @aranzadi! Lortu duzuena #SORIONEKU-tzekoa (zoriontzekoa) da eta!#IrulegikoEskua pic.twitter.com/Bk9W9nCHIT
"Sorionekuak" gu, duela 2100 urtetik hona, belaunaldiz belaunaldi, historia luzeko hizkuntza hau jaso dugulako.
— Gazte Euskaltzaleen Sarea (@Gaztealdia) November 14, 2022
Gaur, orduko baskoi haiek eskua eman digute, brontzezko obra baten bidez, geure ahotan dugun altxorraz ohartzeko. pic.twitter.com/fuqVyDOUTx
‘Sorioneku’ es la primera palabra escrita en lengua vascónica, antecesora de nuestro euskera actual. La Mano de Irulegi es una oportunidad para saber más de nuestra historia. pic.twitter.com/tRQ3JJxLft
— María Chivite / ❤️ (@mavichina) November 14, 2022
"Zorion eskua"
— Jon Maia Soria (@maia_jon) November 14, 2022
sorioneku
sorionesku
sorioneskuara
zorion esku
zorioneko esku
zorioneko euskara
zorionak euskara
zorionekoak gara
euskaraz pic.twitter.com/qaPY6zXHn2
Ezin hitzez adierazi, Irulegiko eskuaren aurkikuntzak eragindako ilusioa eta zoriontasuna.
— Maddalen Iriarte Okiñena (@MaddalenIriarte) November 14, 2022
Gure hizkuntzak, euskarak, egiten gaitu euskaldun. Mugarri honi esker, guztiok harro eta itxaropentsu egoteko moduan gaude.#Sorioneku pic.twitter.com/XxNmNUCD0w
Gu, euskaldunak, SORIONEKUak gara gaur.
— Irulegi Euskara Taldea (@irulegieuskara) November 14, 2022
✋#IrulegikoEskua#Sorioneku#ArangurenIbarra pic.twitter.com/2KZhxD4qfD
Aldarrikapenerako baliatu duenik ere bada, izan ere datu esanguratsua izan da askorentzat aztarna hau Irulegin topatu izana eta Nafarroan euskarak jasotzen dituen erasoak salatzeko erabili dute batzuk aukera. Beste batzuk Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoekin oroitu dira, gaur joan baitira Bordelera azterketak euskaraz egin ditzaten aldarrikatzera.
Nola azaldu duela 2.000 urteko herritarrei egun euskaldunak arrotzatzat hartzen direla haien herrian? Nola esan euskarari ez zaiola ofizialtasuna aitortzen? #Sorioneku pic.twitter.com/Lw0KvRPa7J
— Paul Bilbao Sarria (@paulbilbao) November 14, 2022
#sorioneku egun honetan, #euskara jalgi da Bordeleko plazarat! https://t.co/CpClHcm9HO
— gaztelumendi (@iPatxi) November 14, 2022
Gu bai #sorioneku ! pic.twitter.com/ZlhKlZaSEZ
— ⓤⓜⓞⓡⓔⓐⓢⓚⓔⓐ (@umoreaskea) November 14, 2022
Oraintxe, Nafarroaren euskaltasuna ukatzen dutenen kakalarria imaginatzeak #sorioneku egiten nau.
— jon garmendia (@txuriya) November 14, 2022
Umorerako tartea ere utzi du Irulegiko eskuak, hainbat meme aurki daitezke sarean, baita gaiari erreferentzia egiten dioten bideoak ere. Eskuaren iruditik abiatutako memeak izan dira batzuen inspirazio iturri eta horrekin jolastu dute, beste batzuek, aurkikuntzari eta horrek dakarren aldaketari egin diote erreferentzia.
Agian orain Maribelek superheroi euskalduna aterako du. #IrulegikoEskua #sorioneku pic.twitter.com/UrAk04cbkH
— earra, (@JoxemieI) November 14, 2022
euskal literaturako eskola liburuen argitaletxiak informazioa aldatzen ointxe #sorionekupic.twitter.com/MWlXzOdTYF
— depresizi (@dorybestfish) November 14, 2022
Ze ona! @berritxarrak taldeak Irulegiko eskuaren spoilerra egin zigun... "Eskuak / Ukabilak" diskaren azalan.
#Sorioneku https://t.co/DmMrPUEWNT pic.twitter.com/o0rmcxvOQ8— Lander ✊ (@Landerlandia) November 14, 2022
#Sorioneku#OsoFan pic.twitter.com/YROyQqAHxt
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) November 14, 2022
Poztasuna eta zoriontasuna ekarri du aurkikuntzak sareetara, eta sareetan maiz gertatzen gisara, bakoitzak bere ikuspegitik landu du, emozioa, umorea edota aldarrikapena. Guztiak kabitzen dira Irulegiko eskuan.