Euskaraldia abiatzerako, sareetan oihartzuna: #euskaraldia2022
Ostiral honetan abiatuko da Euskaraldia, astebururako hamaika egitasmo antolatuta daude auzo eta herrietan, baina sareetan jadanik hasi dira «ahobiziak» eta «belarriprestak» praktikatzen. Eguneroko bizitza euskaraz egiteko erronkari sareetan ere eustea dute helburu.
Ostegun arratsalde honetan egingo dira Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Donostia eta Baionan euskaraldiaren irekiera ekitaldi ofizialak. Herritar gehienek bihar jantziko dute txapa soinean, baina sare sozialetan #euskaraldia2022 bilatuz gero, nabari da jada giroa. Aste honetan kaleratu da euskaraldian zehar euskara sustatzeko gida, eta motorrak berotuz doaz.
Hainbat dira Twitterren bidez euskaraldian parte hartzeko asmoa berretsi dutenak, izan talde, eragile edota norabanakoak. Belarriprest eta ahozbizi ugari jada prest agertu diru erronkari eutsi eta datozen egunetan euskaraz egiteko. Horrela adierazi dute zenbait norbanako eta eragilek, txaparen edota banderolen irudiekin.
Etxeko balkoia apainduta 😊
— Mikel Lizarralde (@macmikel) November 17, 2022
Kalerako eta guretako.
Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan #euskaraldia #eibar pic.twitter.com/3At39IjRuv
👄👂 Euskararen sustapena eta berdintasuna ⚽ Athletic-Real Sociedad Femeninoan larunbat honetan@euskaraldia #Euskaraldia2022#HitzezEkitekoGaraiahttps://t.co/iXLuZlbVJx pic.twitter.com/4iRKSGpEvd
— EKFB (@EUSKAL_KIROLA) November 16, 2022
Hauek dira nire erronkak aurtengo @euskaraldia-rako. Eta zureak?#hitzezekiteko garaia delako! #Euskaraldia pic.twitter.com/njrHn5I9ay
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) November 15, 2022
Atzo, Iruñako @Geltoki_ espazioan bildu ginen @euskaraldia ko kideekin, bukatu berri den #EuskarariPuzka kanpainaren emaitzen berri eman eta hiru egun barru hasiko den Euskaraldiari testigua pasatzeko.#bategitekogaraiada #hitzezekitekogaraia pic.twitter.com/4oLHfAUNlN
— ERRIGORA (@errigora) November 15, 2022
Irulegiko eskuaren aurkikuntzak lotura zuzena du euskararekin. Eta sareetan dabiltzan batek baino gehiagok egin dute lotura hori ere.
Nire aukera...#Euskaraldia pic.twitter.com/M6YJe43ujw
— BiziEneA (@Anna_Arkia) November 17, 2022
Gasteizko kaleak ere badoaz itxura hartzen. 🤗#Sorioneku #Euskaraldia pic.twitter.com/3rzTTzIqxP
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) November 17, 2022
Gogoan izan, bihar #euskaraldia, aho bizi, belarri prest eta esku zabal!#sorioneku'ak gu hizkuntza zaharrenetakoa hitz egin eta trasmititu dezakegulako. pic.twitter.com/TiHa8iu4d7
— Iñigo Susperregi Pikabea (@inigosuspe) November 17, 2022
Ahoa, Belarria...bizi prest?
— Endika Erregerena (@endikaerrege) November 16, 2022
Badator @euskaraldia eman izena eta animatu! Konpromisotik ekintzara igarotzeko unea da!
Datozten egun hauek bakarrik ez izatea, baizik urteko 365 egunak eurkaraz bizi eta maitatu!!@EHEbizi @euskaraldia #bizipoza #euskarazbizinahidugu #euskaraz pic.twitter.com/XW6jkGI2O2
Bagera elkarteko kideak gaur hasi dira motorrak berotzen Donostian goizean egin duten Mintzodromoarekin. Arratsaldean jarraituko dute, eta hurrengo egunetarako ere ekintza ezberdinak dituzte zehaztuta.
Mintzodromoekin eman diogu hasiera gaurko egitarauari. Arratsaldean jarraituko dugu.
— Bagera Elkartea (@BAGERAelkartea) November 17, 2022
18:00 Musika eskolaren eskutik, musika eta dantza emanaldi herrikoia. 19:00 Ekitaldia. 19:30 Txapa jaztea eta jarraian MUGAN taldea. Animatu! #Donostia #Euskara #Euskaraldia @euskaraz pic.twitter.com/9ZqnRK4UCB
Bestalde, euskaraldiaren edizio honen bezperetan egin dute gazteek Gaztealdia ekimena. Euskaraldian bezalaxe, beraien egunerokoan euskara hutsez hitz egiteko erronka jarri zieten haien buruei, eta jasandako oztopo bakoitza sare sozialen bidez salatu dute.
Gaur goizean medikura deitu dudanean bi aukera eman dizkidate, euskaraz edo gazteleraz artatzea. Euskara hautatu arren, zuzenean kontsulta gazteleraz egin didate, inongo aukerarik gabe.@Gaztealdia #Euskarazbizikogara
— ∀ИE (@Anezre) November 17, 2022
Auzoko geltoki guztietan iragarkiak gaztelaniaz eta noizbehinka @euskaraldia deitzen duen bat... Udalaren aurpegi zuriketa.
— Aitor (@jaitorimaz) November 15, 2022
🔸EKINTZEZ HITZ EGITEKO GARAIA DA! 🔸
Aurrera doa @Gaztealdia #EuskarazBizikoGara pic.twitter.com/JIaUDntG0h
. @Gaztealdia Iruñeara iritxi eta ea aparkalekutik aterako zen galdetu diot gazte bati gazteleraz.
— Adur! ★ (@pepins58) November 17, 2022
Berak euskaraz, baietz erantzun dit.
Zergatik egiten dugu inkontzienteki lehen hitza gazteleraz?
Gure esku dago, aldatu txipa eta lehen hitza EUSKARAZ!Orain bultzada berri bat ematea dagokigu.
— Gazte Euskaltzaleen Sarea (@Gaztealdia) November 14, 2022
Ekintzez hitz egiteko garaia da!
Hezkuntza euskalduna!#EuskarazBizikoGara⤵️pic.twitter.com/efjNOvok8q