INFO

Nekane Balluerka, Tomas Marco eta Juan Jose Alvarez, Jakiundeko akademiko berrien artean

Nekane Balluerka, Juan Jose Alvarez, Tomas Marco eta José Mª Pitarke izendatu ditu ‘akademiko’ gisa Jakiundek. Juan Jose Damborenea eta Pedro Larrañaga kide dira urgazle gisa eta Iñigo Olalde urgazle gazte gisa.

Argomanizen Zientzien, Artearen eta Letren akademikoak, bileraren ostean. (Jakiunde)

Jakiundek, hau da, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, ostiral honetan Argomanizen egin duen ohiko osoko bilkura orokorrean, bozketa egin ondoren, pertsona hauek aukeratu ditu: Nekane Balluerka, Psikologiako katedraduna, Euskadi Ikerketa Saria, eta UPV/EHUko errektore-ohia; Juan José Alvarez, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza saria; Tomas Marco, konpositorea, saiakeragilea, musika-kritikaria, dibulgatzailea, Musikaren Sari Nazionala eta Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eta Jose Maria Pitarke, fisikaria eta CIC nanoguneko zuzendaria, guztiak sartuko dira akademian hautetsitako kide berri gisa.

Kide urgazle berriak izango dira, besteak beste, Juan Jose Damborenea (materialen zientziak) eta Pedro Larrañaga, adimen artifizialean aditua. Eta kide urgazle gazte gisa Iñigo Olalde, antropologia fisikoan aditua.

Bigarren osoko bilkura da hau, ohi denez urtero egiten duena Jakunde akademiak. Bilera horretan akademikoek erakundearen jardute-lerroen eta garatuko dituen proiektuen diseinua eta plangintza erabakitzen dituzte.

Ekitaldian Juan Ignacio Pérez Iglesias izan da buru, joan den urtetik Akademiako presidente dena. Bertan, Pedro Miguel Etxenike da ohorezko presidentea.

Osoko bilkurako tradiziozko hitzaldia, ‘De disciplina anecdótica al Nobel: el estudio del ADN antiguo nos ayuda a entender por qué somos como somos’ izenekoa, kide oso eta Antropologia Fisikoko katedraduna, Concepción de la Rúa, eman du.

Jakiunderen ibilbidea

2007an sortu zenetik, zientzien, arteen, literaturaren eta gizartearen erronka handiei buruzko hausnarketa, diagnostiko, analisi eta aholkularitzarako gune gisa irmotzea lortu du Jakiundek, eta euskal gizartearen erreferentziazko foro bihurtzeko xedea jarraitu du ordutik.

Gaur egun, askotariko arloetako 77 akademikok eta 24 kidek osatutako diziplina anitzeko talde bat hartzen du barnean Jakiundek. Guztiak izan dira aukeratuak beren merituengatik eta bikaintasunagatik dagokien eremu profesionalean, eta batera lan egitearen alde egin dute apustu, Akademiatik, etorkizuneko erronkei buruz duten pertzepzioa eskaintzeko eta Zientziak, Arteak eta Letrak gizartean sustatzeko. Hala, arreta berezia jartzen da datorren belaunaldia prestakuntza hobeago baten jabe izan dadin lortzen, etorkizunari aurre egiteko.

Jakiundeko kideak kide osoak (karguagatikoak edo hautatuak); kide urgazleak; kide urgazle gazteak eta ohorezko kideak izan daitezke.

2017an belaunaldien arteko ikuskera bat eskaintzeko helburuz, talentu gazteak kide urgazle gisa sartzea erabaki zuen Jakiundek, ikuspegi zabalago bat izateko bere lan-lerroei buruzko hausnarketa eta analisia egiteko garaian.

Kide hautatuak, ‘jakitun’ ere deitutakoak, gehiengo osoz aukeratzen ditu Biltzarrak eta, ahotsa eta botoa dute. Karguagatiko kideak Jakiunderen lurralde-esparruko unibertsitateetako errektoreak dira, beti ere parte hartu nahi badute, eta kargu hori duten bitartean dira Jakiundeko kideak.

Kide urgazleak ere Biltzarrak aukeratzen ditu, Akademiako jardueretan aritzen dira lankidetzan, baina ez dute parte hartzen bertako gobernu-organoetan. Beren konpetentziagatik eta prestakuntza nabarmen baten jabe direlako hautatzen dira. Ahotsa dute, baina botorik ez.