INFO

Bizkaiko laguntza zerbitzuak 1,5 milioiko etekinarekin soldatak %3,5 igotzea gaitzetsi dute

ELA eta LAB-ek nork bere alde batetik deituta, eta UGT eta CCOO sindikatuek elkarrekin, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileen bigarren greba eguna izan da gaur. Patronalak 1,5 milioi euro irabazten dituen bitartean, soldatak %3,5 baino ez igotzea kritikatu dute. Sektoreak 1.200 langile ditu.

Aztertu patronalaren aurrean ELA-k egindako mobilizazioa. (ELA Sindikatua)

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzan bigarren greba eguna egin dute asteazken honetan, ELA eta LAB, nork bere aldetik, eta UGT eta CCOO sindikatuek elkarrekin deituta. Patronalak 1,5 milioi euroko etekina ateratzen duen bitartean soldatak %3,5 igotzea proposatzen duela kritikatu du ELAk, besteak beste.

Elkarrekin doazen bi sindikatuek deitutako mobilizazioan, Loli Garcia CCOO-eko idazkari nagusiak eta Raul Arza UGT-ko idazkari nagusiak «lotsagarritzat» jo dute sektore honetako Bizkaiko langileek 2015etik soldata «izoztuta» izatea.

ELA sindikatuak deitutako mobilizazioa Aztertu patronalaren egoitzaren aurrean izan da eta gauza bera salatu dute: zazpi urte igaro dira hitzarmenik gabe.

Elkarretaratzean, gainera, honako aldarrikapen hauek entzun dira: erosteko ahalmena berreskuratzea, kontratuak lanaldi osora eta mugagabera handitzea, zerbitzu guztiak gutxienez ordubetekoak izatea bermatzea, arrisku psikosozialak ebaluatzea; nekea, estresa edo lunbalgia bezalakoak gaixotasun profesional gisa onartzea, eta adinekoen lanaldia murriztea, soldata murriztu gabe.

1.200 langile

CCOO-eko Loli Garciak zehaztu duenez, 1.200 langile dituen sektore bat da, emakumez osatuta dagoena eta pandemiako urte hauetan mendekotasuna duten pertsonak zaindu dituztela nabarmendu du, «baita beren osasunaren kontura ere, prebentzio-neurririk ez zegoenean».

Garciak gaineratu duenez, zerbitzu hori ematen duten udalek lizitazioak nabarmen handitu dituzte, eta «igoera hori, osorik, patronalen poltsikoetan geratu da, langileei euro bakar bat ere eragin gabe». Hortaz, instituzioei dei egin die «herritarren zergekin ez jolasteko, emakume langileekin aberasten ari diren enpresariak aberatsago egiteko».

Bestalde, sektoreko CCOO-eko arduraduna den Alicia Grañak adierazi du bere sindikatuak eta UGT-k eskatzen dutena «langileei erosteko ahalmena galarazten ez dien» soldata igoera bat dela eta lizitatzioen igoerak langile horien kolektiboan eragin dezala «eta ez bakarrik enpresen kutxetan».

Raul Arza, UGT-tik, soldaten aldarrikapenaz gain beste hobekuntza batzuk eskatzen direla azpimarratu du, hala nola lan-arriskuen prebentzioarekin lotutakoak.

Datorren abenduaren 9a, ostirala, izango da Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileen azkeneko greba eguna. ELA-k gogorarazi duenez, egun horretan langileek «kolorez beteko dituzte Bilboko kaleak», «patronalaren eta udalen gizarte-politiken atzean benetan ezkutatzen dena» salatzeko.