INFO

Irulegiko Eskua Iruñeko Planetarioan ikusteko aukera izango da ostegunean

Iruñeko Planetarioan ikusi ahal izango da Irulegiko Eskua, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Ostegun honetan, hilaren 29a, aurrera zabalduko dira ateak 16.30etik 20.00etara, sarrera dohain izango delarik.

Arangurengo ikasleek Irulegiko Eskuaz gozatzeko aukera izan zuten hilaren 16an. (NAFARROAKO GOBERNUA)

Ostegunean, hilak 29, Irulegiko Eskua ikusteko aukera izango da Iruñeko Planetarioan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 16.30etik 20.00etara zabalduko ditu Planetarioak sarrera dohain izango delarik.

Honekin batera, aurkikuntza arkeologiko honi buruzko mintzaldia ere antolatu da. Bertan, Jesus Sesma Nafarroako Gobernuko arkeologoa, Irulegiko indusketa buru eta Aranzadiko kide Mattin Aiestaran, Nafarroako Gobernuko zaharberritzaile Berta Balduz eta Javier Velaza (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Joaquin Gorrotxategi (EHU) hizkuntzalariak arituko dira. Mintzaldiak 19.00etan hasiko dira aretoa bete arte, baina gonbidapena jaso behar da aldez aurretik Planetarioan.

Eskua erakusten den bigarren aldia izango da honako hau. Izan ere, hilaren 16an Arangurengo ikasle, talde eta herritarrek ikusteko aukera izan zuten. Udalerri honetan kokatzen da eskua topatu zuten Irulegi eremua.

Etxeetako atarian kokatzeko brontzezko pieza da Irulegiko Eskua, babesa lortzeko tresna bezala. Bertan, bost hitz azaltzen dire eta horietako bat deszifratzeko gai izan dira: Sorioneku.

Kristo aurreko lehen mendeko lehen herenekoa da eta horrek ezohiko aurkikuntza bihurtzen du. Honekin batera baskonikoz idatzitako idazki zaharrena eta luzeena da. Beste aurkikuntza batzuekin batera, Irulegin garai horietan bizi zirenak idazteko gai zirela frogatzen du Eskuak.