INFO

Lau pertsona zauritu dira Iruñean euren mozorroek su hartu ostean

Lau pertsona zauritu dira Iruñeko dantzaleku batean euren mozorroek su hartu ostean. Zaurituek bigarren mailako erredurak dituzte esku eta hanketan, eta lauretako bat Zaragozako Miguel Servet erredura larrien unitatera eraman dute. Iruñeko Udaltzaingoak sutearen jatorria ikertzen ari da.

Istripua diskoteka honetan gertatu da. (Google Maps)

Lau pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte igande goiz honetan Iruñeko dantzaleku batean euren mozorroek su hartu izanak eragin dizkien bigarren mailako erreduretatik hartatzeko. Zaurituetako bat Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute beranduago.

SOS Nafarroak goizaldeko 6.20ean dei bat jaso du dantzalekurako sarbideko eskaileratan pertsona batek jantzita zeraman mozorroak su hartu duela eta, dagoeneko sua itzalia zegoen arren, erredurak zituela jakinarazteko.

Ezbeharraren lekura anbulantzia medikalizatu bat eta Udaltzaingoaren patruilak bidali dituzte eta, iritsi direnean, suteak eragindako pertsonak gehiago zirela ikusi dute, lau guztira. Beraz, beste anbulantzia medikalizatu bat eta oinarrizko bizi euskarriko bi anbulantzia eskatu dituzte, Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez.

Ezbeharraren ondorioz lau emakume zauritu dira, laurak 20 urtekoak. Horietako hiru Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte anbulantzian, eskuetan eta hanketan dituzten bigarren mailako erreduretatik hartatzeko. Iruñeko Udaltzaingoak eraman du laugarrena aipatu ospitalera, hau eskuetan eta hanketan erredurak zituela.

Beranduago, lau emakumeetarik bat Zaragozako Miguel Servet Ospitaleko erredura larrien unitatera eraman dute.

Ezbeharra dantzalekurako sarbideko eskaileretan jazo da, lau emakumeen mozorroek su hartu dutenean. Iruñeko Udaltzaingoa sutearen jatorria aztertzen ari da.