INFO

Azken ostiraleko mobilizazioak: 4.600 lagunetik gora eta aitortza berezia Donostian

Sarek eta Etxeratek deituta, 4.600 lagun baino gehiago atera dira otsaileko azken ostiralean kalera Euskal Herri osoko 76 herritan. Donostian, hasiera polit bat eman diote lehen ostiralero egiten zen eta orain hilabeterokoa den ekintzari, 34 urtez eutsi dioten senide eta lagunei aitortza eginez.

Mobilizazio berezia egin zuten Donostian, senide eta lagunen lana aitortuz. (Jon URBE | FOKU)

4.600 lagun baino gehiagok hartu zuten parte Euskal Herri osoan otsaileko azken ostiraleko mobilizazioetan. 76 herri eta hiritan egindako ekintzen berri jaso dute Etxeratek eta Sarek, baina beste hainbat herritan ere elkarretaratzeak izan dira.

Guztien artean Donostian egindakoa aipatu dute, hasiera polit bat eman ziotelako hilabeteroko mobilizazioari (orain arte ostiralero egiten zen). 330 lagun elkartu ziren, 34 urtez nekaezin presoen ondoan egon diren senide eta lagunei aitortza eta omenaldia eginez.

Gradu erregresioak salatu zituzten

Etxarrin Aranatzen eta Urretxun, bestalde, Asier Karrera eta Ainhoa Barbarinen gradu erregresioak salatzeko mobilizazio handia egin zuten.

Jende kopuruei begira, honatx zenbakiak eta herriak: Urretxu 150, Zegama 12, Errenteria 56, Legorreta 21, Astigarraga 15, Donostia 330, Gernika-Lumo 60, Bilbo 140, Sopuerta 21, Ugao 35, Anoeta 23, Urretxu-Zumarraga 500, Urduliz 5, Lasarte-Oria 75, Bermeo 25, Busturia 11, Laudio 34, Pasai Donibane 30, Erromo 48, Elgoibar 38, eta Portugalete 35.

Honakoak ere bai: Ibarra 17, Bakio 30, Larrabetzu 49, Aulestia 44, Lazkao 59, Mañaria 22, Lekunberri 12, Ordizia 40, Orozko 22, Zornotza 25, Leioa 54, Agurain 51, Igorre 42, Algorta 63, Markina-Xemein 37, Basauri 36, Zuia 13, Areso 15, Berriozar 41, Sopela 25, Ataun 22, Amurrio 45, Billabona 80, Segura 15, Mendaro 8, Durango 57, Etxarri Aranatz 350, Usurbil 58, Orio 39, Azpeitia 60, Muxika 21, Erandio 34, Munitibar 40, Arrasate 80, Lizartza 33, Tolosa 55, Deba 55, Aretxabaleta 55, Antzuola 19, Santurtzi 65, Ermua 41, Oñati 56, Alegia 13, Zarautz 120, Zestoa 31, Muskiz 18, Ea 21, Berastegi 13, Hernani 115, Gorliz 13, Eskoriatza 25, Gasteiz 400, Zumaia 70, eta Ikaztegieta 13.

«Gure esku dago lanean jarraitzea»

Horixe nabarmendu dute azken ostiraleko irakurketan Sarek eta Etxeratek: «Gure esku dago udaberrian lanean jarraitzea euskal presoei legedi arrunta aplika dakien eta gure herrian bizikidetzan aurrera egin dezagun, etorkizunera begira».

Otsailean berri on batzuk izan dituztela esan dute: «Hirugarren gradu gehiago eman dira; hirugarren graduren bat berretsi da; baldintzapeko bi askatasun. Baina, berriro ere, onetsitako bi gradu kendu dira». Hain zuzen ere, Asier Karrerak eta Ainhoa Barbarinek Martuteneko espetxera bueltatu behar izan dute azken egunotan. Honela salatu berri du egoera Behatokiak, ostiralean aurkeztutako txostenean.