INFO

«Antzerkia gizartea alda dezakeen jarduera bezala landuz, datuak alda daitezke»

Antzerkiaren nazioarteko egunean arte eszenikoei bultzada emateko beharra aldarrikatu dute sektoreko ordezkariek. Hiru protagonisten iritziak bildu ditugu.

Antzezlaneko hiru protagonistak. (Atx teatroa)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Barakaldoko Antzokiko zuzendari Ana Lopezek eta Nafarroako Antzoki Sareko Iker Bengoetxeak arte eszenikoei leku eta ikusgarritasun handiagoa ematea defendatu dute. Euskal eszenari begiratuta, bat datoz, oparoa da eta talde berriak sortzen ari dira une oro.

Oier Guillan antzekigileak euskarazko ekoizpenak jarraitzen ditu gertutik eta zonaldez zonalde egoera aldatu egiten den arren, orohar, alde positibo bat eta alde negatiboago bat nabarmendu ditu, ekoizpen maila oso txukuna dela dio, baina ondoren guztiari leku bat eskeintzeko zailtasunak daudela.Nafarroan ezberdina da zonaldearen arabera euskal ekoizpenek duten lekua. Bengoetxearen esanetan handitu egin da kopurua azken urteetan baina oraindik ez dira asko euskara hutsean sorturiko lanak. Barakaldon lekua irabazten joan dira euskal ekoizpenak.

Ekoizpen bat publikoarengana iristeari dagokionean, Guillanek defendatu du kopurua ez dela haintzat hartu behar den elementu bakarra baina lanketa txukunak eginda publikoa fidelizatzea posible dela baieztatu du. Pandemiaren ostean antzokiak indarra irabazten ari direla eta lekuko ekoizpenak harrera ona izaten ari direla baieztatu du Lopezek.