INFO

Zortzi km-ko auto-ilarak AP-8an, Irunen, eta A-8 autobidean, Barakaldotik Kantabriara

Irunen sortutako auto-ilarak. (@trafikoaEJGV)

AP-8 autobideko Biriatuko ordainlekuan 8 kilometroko auto-ilarak daude arratsaldeko ordu bata eta hogeian, Irungo ordainlekuan bezala, Baionarako noranzkoan, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Ordu berean, trafiko-dentsitatea dago AP-1 eta N-1 errepideen arteko loturan, Armiñonen (Araba), Madrilerako noranzkoan, eta auto-ilarak daude A-8an, Barakaldotik Kantabriako mugaraino.

Halaber, zirkulazio-dentsitatea dago A-15 errepidean, Andoaindik Iruñerako tartean, bai eta AP-68 autobidean ere, bi noranzkoetan.

Segurtasun Sailak esandakoaren arabea, Aste Santuko oporretako irteera operazioko ostegun goizeko zazpietatik aurrera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan auto-ilarak nabaritu dira AP-1 eta N-1 errepideen arteko loturan, Armiñonen (Araba), Madrilerako noranzkoan, eta AP-8 autobidean Pariserako norazkoan auto-ilarak goizeko hamarrak aldera hasi dira.