INFO

Haira Aizpuruak jantzi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela

35. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu da larunbat goizean  Iurretako frontoian. Haira Aizpuruak jantzi du txapela eta Eki Mateorenak egin du bigarren.

Haira Aizpurua azken agurra kantatzen (Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

Iurretako frontoian jokatu da larunbatez 35. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta Haira Aizpuruak irabazi du, txapeldunorde Eki Mateorena izan da. Lurralde guztietako Eskolarteko Txapelketak jokatu dira azken hilabeteetan, eta larunbat goizean Iurretan izan da finala, lurande guztietako bertsolariekin. Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi dio txapela Aizpuruari eta honek gertukoak gogoratu eta «amatxi eta amonari» eskaini die garaikurra.

Hamar bertsolari gazte egon dira kantuan: Arabatik, Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi aritu dira; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; Gipuzoatik, June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Lapurditik, Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona; eta Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Eki Mateorena. Igor Meñika aritu da aurkezle lanetan, eta Beñat Vidal gai-jartzaile. Epaile lanak, berriz, Beñat Romerok, Aitor Jimenezek, Nerea Bruñok, Lur Renteriak eta Oihana Arangurenek egin dituzte.

Hasierako agarren ondoren, zortziko handian eta zortziko txikian aritu dira bertsolari guztiak, ofizioka.  Eta horren ostean sei sailkatu dira bigarren zatira: Etxebarria, Mateorena, Aizpurua,  Aiestaran, Madariaga eta Agirre hain zuzen ere. Aizpuruak lortu du txapela bigarrenez, 2021ean ere berak jantzi zuen.

 



Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa. 14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea du helburu txapelketa honek, Bertsozale Elkarteak ohar batean adierazi duenez.