INFO

360 lagun baino gehiagok parte hartuko dute Gorabidek antolatutako Udako Programetan

Bizkaiko Gorabide erakundeak egonaldi eta txango desberdinak antolatu ditu adimen desgaitasuna duten pertsonentzat. Orotara 363 pertsonek parte hartuko dute, 266 erabiltzaile 97 boluntarioekin batera, alegia.

363 lagunek parte hartuko dute Gorabide erakundeak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat antolatutako opor-programetan. (Monika del Valle | Foku)

363 lagunek parte hartuko dute Gorabide erakundeak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat antolatutako opor-programetan. Programa hauetan eguneko 36 irteera eta 13 egonaldi eskainiko dituela zehaztu du erakundeak, duten 266 erabiltzailerentzat eta 97 boluntariorentzat. Txango eta bidaien irteerak eta iritsierak Jesuitak ikastetxetik egingo dira.

Eguneko irteera gehienak Bizkaia inguruan egingo dira eta astean hirutan antolatu dituela adierazi du Gorabidek; orotara 36 eguneko txango, hain zuzen ere. Aldiz, egonaldiak astebeteko iraupena izango dute eta 13 helmuga ezberdin eskaini ditu erakundeak.

Erakundearen arabera, astebeteko egonaldietan 199 erabiltzaile eta 68 boluntariok hartuko dute parte. Parte hartzaileek Gijon, Oviedo, Iruñea, Burgos, Lardero, Zarautz eta Lekeitiora joateko aukera izango dutela adierazi du Gorabidek.

Bertan aukera ugari izango dituztela jakinarazi du erakundeak; besteak beste, leku tipikoak bisitatu, hondartzara edo igerilekura joan, txangoak, filmak ikusi edo atseden hartu. «Talde bakoitzak erabakitzen duena egingo dute uneoro», azpimarratu du elkarteak.

Bestalde, eguneko irteeratan adimen desgaitasuna dute 67 lagun eta 29 parte hartuko dutela jakinarazi du elkarteak. Txango ugari egiteko aukera izango dutela adierazi du Gorabidek, Bizkaia eta inguruko udalerriak ezagutzeko aukera izateko.

«Bilbao City View autobus turistikoan ibilbidea egin eta Azkuna Zentroa bisitatu; Mungiako Landetxo Goiko baserria ezagutu eta bertan talo-tailerrean parte hartu; belaontzian nabigatu Getxoko kostaldean; Donostiako Aquariuma bisitatu; hondartzan eguna eman Laredon; edo turismoa egin Santanderren, Magdalenako penintsula bisitatuta», ezagutzera eman du erakundeak.

Gorabideren Udako Programak aurrera eraman ahal izateko, erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza jaso duela adierazi du.