INFO

Hainbat euskal presoren senideek EH Bildu bozkatzera deitu dute, bakea eta elkarbizitzaren alde

Hainbat euskal preso politikoren senideek EH Bilduren aldeko botoa emateko eskatu dute, «bakearen eta elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan» urratsak ematen jarraitzeko «bide eraginkorrena» dela uste baituta.

Hainbat presoren senideak, Martuteneko espetxearen aurrean EH Bildurentzat botoa eskatzen. (Jon URBE | FOKU)

Martuteneko espetxearen atarian bilkura egin dute hainbat euskal preso politikoren senideek, datorren igandeko hauteskunde orokorrei begirako hausnarketa plazaratzeko.

Bertan, dei «berezia» egin dute «bakearen eta elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan» urratsak ematen jarraitzeko eta, ildo horretan, «bide eraginkorrena EH Bildu indartzea» dela nabarmendu dute. Hala, koalizio independentistaren aldeko botoa ematea eskatu dute.