INFO

Johan Sorozabal eta Imanol Lopez izan dira Iparraldeko eta Paueko denboraldiko onenak

Erkiaga, Goikoetxe eta Laduche dira sailkaturiko beste hiru aurrelariak eta, aldiz, atzelarien artean, Minvielle, Gorka Sorozabal eta Julen Del Rio pasa dira hurrengo fasera. Donibane Lohizune Nazioarteko Txapelketa, Miarritzeko Urrezko Eskularrua eta Paueko Kopa jokatuko dituzte hurrengo asteetan.

Johan Sorozabal eta Imanol Lopez, Iparraldeko denboraldiko onenak orain arte. (ERAMAN!)

Dagoeneko hamar Masters jokatu ostean –lau Donibane Lohizunen, beste lau Miarritzen y bi Pauen– halakoren batenn argitu dira zeintzuk zortzi pilotari –lau aurrelari eta beste hainbeste atzelari– sailkatu diren Donibane Lohizune Nazioarteko Txapelketarako, Miarritzeko Urrezko Eskularrua eta Paueko Kopa jokatzeko. Hiru Txapelketa hauek Jai Alai League delakoa osatzen dute, Gernikako Winter Series delakoarekin batera.

Johan Sorozabal eta Imanol Lopez izan dira Masters denboraldiko aurrelari zein atzelari onenak, hurrenez hurren. Aurrelarien sailkapenari dagokionez, Johan 22 puntu pilatu eta berak amaitu du lehena, Erkiaga bertan izan badu ere (21 puntu). Goikoetxea (19)) eta Laduche (15) sailkatu diren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren. Bada, kanporaturik geratu dira Olha (14 puntu), Olharan (12), Tambourindeguy (9), Barandika (7) eta Ithurria (1).

Barandikaren belauneko lesioak jota laga du eta hargatik ezin izan du lau onenen artean sailkatzeko lehiatu; Olharanni dagokionez, berriz, lau onenen artean sailkatzeko ia aukeratik ez zuen, Gernikan tibia eta peronaren lotailua Gernikan hautsi zuenerako.

Atzelarien sailkapenari dagokionez, berriz, Imanol Lopezek nahi izan duen bezala eraman du sailkapena (27 puntu). Honen atzetik saiñkatu dira Minvielle (20), Gorka Sorozabal (17) eta Julen Del Rio (16). Gasteiztarrak sekulako denboraldia osatu du, nolanahi, Mexikoko Torneoa irabazita, Gernikako Grand Slamaz gain eta Hego Euskal Herriko Grand Slametako azken fasera sailkatzea lortuz. Kanporaturik geratu direnen artean, Basquek amaitu du bosgarren (15 puntu), Zabala seigarren (10), Lekerika zazpigarren (9), Portet zortzigarren (6 pt) eta Ibar azken postuan, punturik pilatu ezinik gainera.

Bikoteak

Puntuaketa sistema honek azken faseko txapelketetako bikoteak ere ezartzen dituzte. Hala, pilotaleku bakoitzean puntu gehien lortu dituen aurrelariak puntu gehien lortu dituen atzelariarekin bikoa osatuko du, bigarren sailkaturiko aurrelariak bigarren atzelariarekin eta abar.

Hala, astelehenean, hilaren 21ean jokatuko da Miarritzeko Urrezko Eskularruari dagokion finalerdi bakarra. Erkiaga eta Minvielle ariko dira alde batetik eta aurrez aurre Johan eta Gorka izango dituzte. Hilaren 23an Goikoetxea eta Lopez izango dituzte finalean zain.

Donibane Loihizuneko Nazioarteko Txapelketa jokatuko da Miarritzeko lehiaketa jokatzen ari den bitartean. Hilaren 22an, astearteam Johan eta Lopezek Laduche eta Del Rio izango dituzte aurkari aurreneko finlaerdian. Hilaren 24an, ostegunean, berriz, Erkiaga eta Gorka lehiatuko dira, Goikoetxea eta Minvielleren kontra. Final handia hilaren 29an, asteartez, jokatuko da.

Abuztuaren 25ean, ostiralez, ekingo zaio, bestalde, Paueko Kopari. Johan eta Minviellek aurreneko finalerdian Laduche eta Gorka gainditu beharko dituzte. Irailaren 1ean, ostiralean baita ere, Erkiaga eta Del Riok Goikoetxea eta Lopez izango dituzte aurkari, irailaren 7ko finalerako nor sailkatuko.