INFO

Burlatako jaietan izandako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Abuztuaren 16ko gauean sexu-eraso bat jasan zuen adingabeko batek Burlatako festetan. Asteazken honetan, elkarretaratzea egin dute gertakaria gaitzetsi eta neskari babesa eta elkartasuna adierazteko. Gizona espetxean dago.

Herritar andana Burlatan, jaietan gertatutako sexu-erasoa gaitzesteko. (Iñigo URIZ | FOKU)

Asteazken arratsalde honetan egin dute elkarretaratzea Burlatan, abuztuaren 16ko gauean adingabe batek bertako jaietan jasandako sexu-erasoaren aurrean. Erasoa egin zuen gizona espetxeratu egin dute, eta udalbatzako talde politiko guztiek gertakaria «gaitzetsi» dute. Herritar andana elkartu da Udalak deitutako protestan.

Emakumearen eta haren inguruari «erabateko babesa eta elkatasuna» adierazi diote, eta haien exkubideak eta intimitatea babesteko errespetu osoa eskatu dute. Emakumeen eta askatasuna aldarrikatu dute ohar baten bidez: «Kalea, gaua, eguna, jaiak, pertsona guztien gozamenerako dira, eta ezerk ez du justifikatzen emakumeek askatasuna eta segurtasuna galtzea».

Adierazi dute emakumeen aurkako indarkeria «egiturazko fenomenoa» dela, eta egungo gizartean, «munduko herrialde eta leku guztietan eta urteko legun guztietan dagoen gizarte-klase guit guztietan» dagoela.

Burlatako udalbatza osatzen duten alderdi guztiek adostutako oharrean azaldu dute erakunde publikoa eta herritarra direnez, «emakumeek jasaten dituzten indarkeria moten aurrean jarrera aktiboa izateko konpromisoa» hartzen dutela; baita horiek «prebenitu eta ikusraztekoa» ere. Horrekin batera, sentsibilizazio eta prebentzio politikoetan neurriak ezartzeko «konpromiso irmoa» gaineratu dute.