INFO

Asier Oiarzabal andoaindarra Lannemezanetik Martutenera hurbildu dute

Sareren mobilizazio bat Martuteneko espetxe atarian, artxiboko irudian. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Espetxean 22 urte daramatzan Asier Oiarzabal Txapartegi andoaindarra Lannemezanetik (330 kilometrora) Martutenera hurbildu dute, Etxerat elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez.

Zehaztu dute «legeak jasotzen duen bezala» presoak berak eskatuta egin dela lekualdatzea, zigorra Euskal Herrian bete dezan.