INFO

Nekazarien erakusleiho handiena

Gernika-Lumoko Azken Asteleheneko azoka bueltan da berriro. Goizeko 9.00etan hasita, Busturialdeko eta Euskal Herri osoko nekazariek eta artisauek ekarritako produkturik onenak jarriko dira salgai. Aurten, postuen kopurua 300dik gorakoa izango da eta milaka bisitari espero dira.

Aurten 300 postu baino gehiago jarriko dituzte Gernika-Lumoko zazpi gune desberdinetan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Aurtengoa bigarren azoka berezia izango da pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren. Iaz jai-zubia egokitu zenez, inoiz baino jendetza handiagoa gerturatu zen Azken Asteleheneko azokara, 125.000 inguru. Aurten, zaila izango da kopuru horretara iristea, baina antolatzaileak itxaropentsu agertu dira eta Gernika-Lumoko kaleak jendez beteko direla espero dute.

Postuei dagokionez, aurtengo edizioan iaz baino gehiago jarriko dira, 293tik 307ra pasako baitira, 14 gehiago. Iazko edizioa uda lehor baten ondoren iritsi zen, eta nekazari asko ez zen parte hartzera animatu, barazkiak ez zeudelako txapelketan parte hartzeko moduan. Aurten, ordea, badirudi lehortearen arazoa ez dela hain larria eta ohiko nekazari guztiak gerturatuko dira Gernika-Lumora.

Hala eta guztiz ere, ordezkaritza handiena izango duten sektoreak artisauena eta gaztagileena izango dira, 50 eta 39 postu jarriko baitituzte, hurrenez hurren. Ondoren, euskal ogia eta pastela egiten duten ekoizleak izango dira (29), barazkiak (25), hainbat produktu (20), txakolina (18), kontserbak (12), eztia (10), makineria (9), ahatearekin egindako produktuak (7), sagardoa (7), frutak eta landareak (6), esnekiak (5) eta erroskilak (5). Taloak dastatzeko ere zortzi postu jarriko dira.

Gehienak Artekale kalean jarriko dira (66); beste 50 Pasealekuan, 42 Industrian, 30 Juan Calzadan, 32 San Juanen, 20 Domingo Alegrian eta 40 Santa Ana aparkalekuan. Azoka bereziaz gain, herriko merkatuan asteleheneroko azoka egingo da, Busturialdeko baserritarren eskutik.  

Goiz guztian zehar, epai-mahaiak azokako postuak bisitatuko ditu, atal bakoitzean produkturik onenak saritzeko. Epai-mahaia, urtero bezala, euskal nekazaritza sektoreko teknikari kontrastatuek osatuko dute. Gazten dastaketan, bestalde, honako adituek parte hartuko dute: Josemi Olazabalaga (Aizian jatetxea), Zigor Iturrieta (Txoriene), Sergio Ortiz de Zarate (Zarate jatetxea), Joseba Uribarri (gonbidatua), Beñat Ormaetxea (Jauregibarria jatetxea), Daniel García (Zortziko jatetxea), Ana Martin (enologoa), Neskutz Aranzabal (Zallo Barri jatetxea), Alex Duke (Alakrana taldea) eta Jabi Gartzia (Boroa jatetxea).

Eguerdiko 13.00etan sari-banaketa egingo da Merkurio iturriaren aurrean jarritako oholtzan. Iazko edizioan, Mungiako Gorka Irazabal (Goreko) izan zen barazkien ataleko irabazle nagusia, Bizkaia Berri frutetan eta Iurretako Ortuberri loreetan.

Eztien atalean, Garikoitz Llona eta Javier Larrinaga izan ziren irabazleak, eta txakolinen atalean, Gamizko Berezia upategia (txuria), Gatikako Butroi (gorria) eta Lezamako Magalarte (beltza).

Gazta txapelketan, Mutrikuko Beñat Egaña izan zen irabazlea eta sari banaketaren ondoren egindako enkantean, Gernikako Mil Colorao jatetxeak 6.100 euro ordaindu zituen gazta erdiarengatik. Bigarren sailkatua Agiñagako Larrebe izan zen eta hirugarrena, Galarretako Azkarra, azken bi hauek arabarrak.

Sari-banaketa eta gaztaren enkantea amaituta, bazkaltzeko garaia iritsiko da eta herriko jatetxeak beteta egotea espero da. Arratsaldean, ohikoa den moduan, zesta punta partidak izango dira Gernika Jai Alai pilotalekuan. Bertan, Winter Series txapelketako hasierako partida jokatuko da, Goikoetxea-Lekerika eta Erik-Minvielle bikoteen artean. Aurretik, Gonzalo-Oier Diaz eta Basterra-Atain bikoteak neurtuko dira. Jaialdia 18.30 hasiko da baina pilotalekuko ateak arratsaldeko 18.00etan zabalduko dira. Dagoeneko sarera guztiak salduta daude, beraz giro bikaina espero da Gernika Jai Alai pilotalekuan.

Garraio publikoa
Aurtengo azokaren aurkezpenean, Iñaki Gorroño zinegotziak eta Leire Zarate BBK-ko ordezkariak, dei egin zieten kanpotik etorriko direnei garraio publikoa erabiltzeko, «erosotasunagatik eta segurtasunagatik», baina autoan joaten direnentzat ere aparkaleku bereziak prestatuko dituzte.

Iaz ez bezala, aurten grebarik ez dute egingo Bizkaibuseko langileek, beraz zerbitzua normaltasunez eskaintzea espero da. Euskotrenek, bestalde, indartu egingo du trenen ohiko zerbitzua. Joan-etorriak errazte aldera, egun osoan tren bereziak ibiliko dira Matiko eta Bermeo artean, eta zerbitzua areagotu egingo da jende gehien espero den ordu tarteetan.

Susto en el concurso de ganado del primer lunes de octubre

La feria agrícola del Último Lunes de Octubre viene precedida, como es habitual, por el concurso de ganado del Primer Lunes, que este año registraba un accidente al resultar corneado un ganadero de Mallabia por un toro de más de mil kilos de peso, causándole graves heridas que requirieron su traslado en helicóptero al hospital de Galdakao.

El imprevisto se produjo cuando Juan Luis Irazola, que también es transportista de ganado, se disponía a presentar el toro ante el jurado. Se trataba de un animal propiedad de otro ganadero, que se encontraba de baja, por lo que Irazola se prestó a realizar el trabajo. Al parecer, el toro se puso nervioso y arremetió contra Irazola, que recibió un golpe en la pierna y una cornada en el muslo, lo que le provocó una fuerte hemorragia.

Dos ganaderos que presenciaron los hechos le aplicaron un torniquete, antes de ser trasladado en helicóptero al hospital de Galdakao, donde ingresó en la UCI. A los pocos días, sin embargo, fue trasladado a planta. Los sanitarios que le atendieron le comunicaron que, gracias al torniquete, no perdió tanta sangre.

Al margen de este imprevisto, el primer premio del Concurso de Raza Pirenaica de Euskal Herria fue nuevamente para las reses del ganadero de Iurreta Jon Koldo Bikandi. Además, este año por primera vez se han concedido premios a las mejores vacas y toros de la feria, que han ido a parar a la ganadería navarra de Juan Antonio Ustarroz (Senosiain) y a la guipuzcoana Dolaetxe Elkartea (Oñati), respectivamente. En el concurso de este año han participado un total de 83 cabezas de ganado vacuno de raza pirenaica procedentes de 13 ganaderías de Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa.