INFO

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.

Artefaktua badator, baina zer da? Gozatzeko eta erabiltzeko bideo-gida laburra

Urte hasierarekin batera Etorkizuneko Artefaktua abiatuko da gurean. Ariketa kolektibo honen bitartez, 2024ko egun bakoitzean, egun horretan bertan 1977tik (EGIN jaio zen urtetik) gertatutako gauzarik garrantzitsuenak gogoratuko dira, baina ez nostalgia ariketa hutsean, etorkizunari begira baizik.


Etorkizuneko Artefaktua –edo Artefaktua, laburrago– abian jartzeko atzerako kontua amaitzear da. GARA jaio zela 25 urte beteko dira laster, eta efemeride hori ospatzeko baina helburu gehiago ere bildurik, 2024ko urtarrilaren 1ean Artefaktua jarriko da martxan, Euskal Herrian izan den kazetaritza memoria ariketa kolektibo handiena. Baina, zer izango da zehazki?

Ariketa edo proiektu honek zuzeneko lotura izango du EGIN, EUSKADI INFORMACIÓN, GARA eta NAIZ hedabideek azken 47 urteetan egindako kazetaritza lanarekin. 2024an, egunero, egun horretan bertan 1977tik (EGIN jaio zen urtetik) gertatutako gauzarik garrantzitsuenak gogoratuko ditugu.

Dinamika hau https://artefaktua.eus plataforma digitalean garatuko da eta bideo-tutorialean nola erabili jakiteko azalpenak topatuko dituzue.

Hala, egutegiaren bidez, egunez egun nabigatuaz, orain arte argitaratutakoa ikusi eta ezagutu ahal izango da: erreportajeak, azalak, aipuak, argazkiak, ekarpenak... 1997tik 2024ra arte. Egun bakoitzak gai nagusi bat izango du. Honela, bi pieza ezberdin izango dira: Orokorra eta Harribitxia.

Artefakturaren orrialdeen galeria

FOKU argazkilaritza agentziaren bitartez, Artefaktuak azken 22 urtetako fotokazetaritzaren ibilbidearen bilduma bat izango du. Baita egun bakoitzean argitaratutako azal garrantzitsuenak ere.

Gainera, Artefaktu hau zerbait partekatzeko duten pertsona guztien zatitxo bat ere izango da. Izan ere, urte tarte horretan garrantzitsutzat jotzen dituzten oroitzapen familiar edo historikoak elkarbanatu ahal izango dute harpidedunek.

Horrela, Artefaktua oroimen eta belaunaldien arteko trasmisiorako tresna izango da.