INFO

227 lanpostu kolokan Bizkaian, euskara eskakizunak «proportzioz kanpokoak» direla argudiatuta

Bizkaiko Foru Aldundiaren barneko 227 administrazio lanposturen egonkortze prozesua eten dute, euskara eskakizunak direla eta Bilboko epaitegi batek salaketa jarri duelako.

Bizkaiko Aldundiak antolaturiko azterketa. (Bizkaiko Aldundia)

Bilboko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 administrazio lanposturen egonkortzea eten dute, euskara eskakizunak «proportzioz kanpokoak» direla argudiatuta. Epaia irmoa ez bada ere, euskararen aurkako oldarraldi judizialaren beste adibide bat gehiago da. ELA sindikatuak «epaiarekiko bere erabateko desadostasuna» adierazi du.

Aldundiko prozesuetan parte hartzen ari diren 227 langilegairi eragingo dio epai honek. ELA sindikatuak salatu du euskararen ezagutza «faktore diskriminatzaile» moduan hartzen dela, «beste edozein ezagutzarekin gertatzen ez den bezela».

Izan ere, egonkortze prozesuen oinarrietan euskararen B2 eta C1 ezagutza mailak eskatzen dizkiete lanpostua egonkortu nahi duten gehienei, eta lanpostu batzuetan meritutzak jotzen dute euskaraz jakitea. Oinarri horien aurka egin zutenen ustez, legez Bizkaiari dagokiona baino indize handiagoa du eskakizun horrek, eta ez da egokia hori eskatzea, Bizkaiko Aldundian euskaraz artatua izateko zerbitzua «bermatuta» dagoelako beraien esanetan. Eta ondorioz, epaileak esan du oinarri horiek «diskriminatzaileak» direla euskaraz ez dakitenen artean.

Euskaren Dekretua hankamotz

ELAk salatu du Lakuak onartutako Euskararen Dekretuak ez duela aldaketarik eragingo, «euskaldunen hizkuntza eskubideak zapalduak izango direlako aurreratzean ere». Eta gaineratu du, administrazio publikoa hurrengo 15 urteetan euskalduntzeko apustua egin behar dela. Euskalgintzaren kontseilua ere kritiko agertu zen Dekretuarekin eta eman beharreko urratsak ez zirela eman esan zuen Idurre Eskisabel idazkari nagusiak.

Bi aste ere ez dira Gipuzkoako Aldundirako 119 administrari euskaldunen izendapena ere kolokan geratu zela helegite batengatik. Kasuaren antzekotasunek erakusten dute euskararen aurkako oldarraldi judizialak ez duela etenik.