Iñaki Garces otxandioarra aske geratu da, 26 urteko zigorra beste ostean
Iazko martxotik baldintzapeko askatasunean zegoen Iñaki Garces Beitia otxandioarra aske geratu da, 26 urteko zigorra bete eta gero.
NAIZ
Etxeratek berri eman duenez, Iñaki Garces Beitia aske geratu da 26 urteko zigorra bete ondoren. Iazko martxotik baldintzapeko askatasunean zegoen.
🟢📢Iñaki Garces Beitia, Otxandioko preso politikoa aske geratu da 26 urteko zigorra bete ostean https://t.co/wFOfP5boRq #Etxera pic.twitter.com/yayubyQF66
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) March 11, 2024
2021eko udaberrian iritsi zen Garces Zueratik (Zaragoza) Basauriko espetxera.
2017an zigorraren hiru laurdenak bete zituen eta urtebete geroago bigarren gradua eman zioten. 2022ko otsailean hirugarren gradua eman zioten eta 2023ko martxoaren amaieran geratu zen baldintzapeko askatasunean.