Seaskako 200 irakaslek azterketak egiteko baldintzak salatu dituzte Baionan
Baionan ostiral honetan egindako elkarretaratze baten bidez, Seaskako bigarren mailetako lizeo eta kolegioetako 200 irakaslek Brebetako azterketetan euskaraz erantzuteko aukera frantsesez idatzitako galderekin izango dela eta Baxoan frantsesez erantzun behar dutela salatu dute.
Seaskako bigarren mailetako lizeo eta kolegioetako 200 irakaslek Brebetako azterketetan irasleek eusakraz erantzun ahalko dutela, baina galderak frantsesez idatzita egongo direla salatu dute, izan ere, «ikasle euskaldunak desabantaila egoera batean ezartzen ditu frantsesez erantzungo duten ikasleekin konparatuz».
Ostiral honetan Baionan egindako elkarretaratze batekin salatu dute hau. Seaskak eta Azterketak Euskaraz-ek azaldu duten bezala, frantsesez erantzuten duten ikasleek galderan eta dokumentuetan agertzen diren esamoldeak erabili ahalko dituzte eta euskaraz erantzuten dutenek ez.
Salatu dute, beraz, egoera honetn «urduritasuna» sortzen duela ikasleengan eta «desabantaila egoera batean» kokatzen dituela frantsesez erantzungo dutenekiko.
Baxoan, aldiz, urteetan zehar euskaraz ikasi dutena ikasle euskaldunek frantsesez adierazi beharko dutela deitoratu dute eta horrek ere euskaldunak «diskriminazio egoera batean» kokatzen dituela salatu dute.
Gogorarazi dute, gainera, azken urteetan dozenaka irakaslek azterketak zuzentzea ukatu dutela, ikasle euskaldunek ezin zutelako euskaraz erantzun eta, ondorioz, hainbatek ekonomikoki zigortu dituztela.
Iñaki Etxaniz eta Max Brisson parlamentarien galderei erantzunez, Nicole Belloubet ministro frantsesak galderak eta dokumentuak frantsesez ez diren beste hizkuntzetara itzultzeak azterketaren konfidentzialtasuna arriskuan ezartzen duela argudiatu zuen. «Zertaratua den ministeritza, bere funtzionario itzultzaileen profesionaltasuna dudan ezartzeraino... Onartezina. Desolagarria», salatu dute.