INFO

Pasaia Itsas Festibalaren hasiera, zuzenean NAIZen


Pasaia Itsas Festibalaren hasiera zuzenean NAIZen, antolakuntzak igorritako seinalearen bidez.

Euskal kostaldeko itsasontzi tradizionalen topaketa hirugarrenez egingo da Pasaian eta, aurreko edizioetan bezala, bertaratzen direnek itsas giroko hamaika jardueraz gozatzeko aukera izango dute lau egunez, hilaren 12ra arte, uretan zein lehorrean. 

Itsas ondarea, kultura, historia eta tradizioa kresal tantekin bustiko dira egunotan. Aurten Txile izango da gonbidatua eta Phoenix bergantina, berriz, ontzi bisitatuenetakoa. Alabaina, Zaporeak eta Aita Mari ontzia ere tripulazioaren parte izango dira.