Baldintzapean aske da Roberto Lebrero gasteiztarra, 22 urte baino gehiago preso eman eta gero
2001eko urritik espetxean zegoen Roberto Lebrero Panizo gasteiztarra baldintzapean aske geratu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenak hala zehaztuta, Etxeratek berri eman duenez.
Etxeratek sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, Roberto Lebrero Panizo gasteiztarra baldintzapeko askatasunean geratu da. 2001eko urritik zegoen preso.
Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bitartez eskuratu du baldintzapeko askatasuna.
🟢📢 Roberto Lebrero Panizo Gasteizko preso politikoa Baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 22 urte baino gehiago zeramatzan preso. https://t.co/wL9veMmhCw #Etxera pic.twitter.com/73CVWPKGBx
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) May 21, 2024
2022ko urritik hirugarren graduan eta iaztik, etxean preso.
Zigorraren parterik handiena Euskal Herritik ehunka kilometrora bete behar izan du. 2020ko urrian Sevilla II espetxetik (990 kilometrora) Burgosera hurbildu zuten eta, hilabete batzuetara, handik Zaballara.