INFO

FOk jarritako trabak gaindituz, enpresa ttipietako bozetan parte hartuko du LABek

Urte amaieran enpresa tippietako ordezkariak hautatzeko iraganen diren bozetan presente izanen da LAB. Kortsika eta Britainiako sindikatuen aurkako bazterketa jarraituko duela salatu ondoren, bere hautagaitza aukeztu ahalko duelako baikor mintzatu dira Ipar Euskal Herriko LABeko ordezkariak.

Bretainiako SLB eta Korsikako STC sindikatuen aurkako jazarpena salatu dute LABeko kideek FO zentralak Baionan duen egoitzaren atarian. (@LABsindikatua)

Azaroaren 25etik abenduaren 9ra hamaika langile baino gutxiagoko enpresetan (TPE) hauteskunde sindikalak iraganen dira Ipar Euskal Herrian. FO sindikatu frantziarrak helegitea eman zuen Hexagono mailako indarren parte-hartzea galerazteko. Hala, Korsikako STC eta Bretainiako SLB sindikatuen aurka martxan emandako «jazarpen auzia» ez da bukatua. Egoera hori salatuz seman diote hasiera, Baionan antolaturiko prentsaurrekoari, Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuko ordezkariek.

Hala eta guztiz ere, euskal sindikatu abertzaleak albiste ona jasi du. Bere ordezkariek jakitera eman dutenez, oztopoz oztopo, LABen boto-papera hautatu ahalko dute oso enpresa tippietan jarduten duten beharginek aipaturiko hauteskundeetan.

Maiatzaren 6an iragan zen FO sindikatuak bultzadapean abiaturiko auzia, Parisen. Maiatazaren 24an jaso zuten sindikatuek epaitegiaren erabakia.

LAB sindikatuak auzia irabazi duela jakitera eman du gaurko agerraldian. Izan ere, euskal sindikatuak aliatu dituen Bretainiako SLB eta Korsikako STC sindikatuek ez dutela xantza bera ukan deitoratu du Eñaut Aramendi sindikatu abertzaleko ordezkariak. Aipaturiko sindikatuek hekegitea aurkeztea deliberatzen badute, ibilbidean LABen sosengua jasoko dutela bermatu du  «denek ez izaitea eskubide berdinak» ulergaitzat jo duen Aramendik.

FO sindikatuari egotzi dio «sindikatu txikiei energia eta dirua galarazi nahi izatea». LABeko kidearen ustez bozka sindikaletan haien parte-hartzea saihesteko abian emandako auziaren gibelean «boterea atxikitzeko gosea» agertzen da.

Era berean, «gure sindikatuak etengabe ari direla garatzen, eta Pariseko zentral handien aitzinean benetako alternatiba garela» onartzeko zailtasun franko dituztela frantsez zentral sindikal handiek deitoratu du Aramendik.

Delako greba eskubidea mugatzeko delako langabezian dauden pertsonen eskubideak murrizteko, langileak jomugan jartzen dituzte testuinguru batean bereziki larria dela FOk martxan emandako eraso judiziala salatu du LABek.

FO eta CGT bezalako sindikatuek plantan ematen dituzten praktikak onartezinak direnez, eraso horien aurrean «ez garela geldirik egonen» oharrarazi du Aramendik.

Finean, SLB eta STC sindikatuek pairatzen duten diskriminazioa betikotzeko saiakeren aurrean elkartasuna areagotzera deitu du sindikatu abertzaleak. «Hurrengo TPE bozetan LABen alde masiboki bozkatzea» izanen dela egoera irauli egiteko modutik iraunkorrena aldarrikatu du Aramendik.