INFO

Ligako titulua irabazteko lehen urratsa eman nahi du Bera Berak Gascan

Asteazken honetan jokatuko du Bera Berak ligako garaikurra altxatzeko joaneko partida Elxen aurka, Gascan (19.30ean). Partidaren xehetasunak aztertu ditugu Ane Urkiri NAIZeko kirol arduradunarekin batera, baita Esther Arrojeria jokalariak, eta Maddi Aalla atezainak lehiaren atarian esandakoak ere.

Bera Berako jokalariak Kopako finala irabazi berritan, Gascan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Bera Berak orain dela bi aste Kopa altxatu ostean, gauza bera egin nahi du ligarekin ere. Asteazken honetan eman behar du lehen urratsa hori lortzeko, Elxen aurkako ligako joaneko partidan, Gascan (19.30ean). Itzulikoa, berriz, larunbat honetan jokatuko dute Elxen (19.30ean).

Donostiarrek gogotik sufritu zuten finalera ailegatzeko; Malagaren aurkako finalerdietako joaneko partida 22-21 irabazi arren, bueltakoa 28-27 galdu zuten, eta luzapenean 32-32 berdinduta, Bera Bera sailkatu da finalerako.

Imanol Alvarezen taldearen antzera, Elxek ere lanak izan zituen finalerdietan. Lehen partida 27-26 galdu ondotik, bigarrenean aise gailendu ziren, 37-22 mendean hartuta Porriño. Elxe da liga erregularreko txapelduna da, eta joan den ostiralean Europako Kopa irabazi zuen.

Esther Arrojeria jokalariak eta Maddi Aalla atezainak partidaren atarian egin dituzten adierazpenetan bi gauza nabarmendu dituzte, talde momentu onean iristen dela, eta neurketa oso parekoa ikusten duela.