INFO

Elkarretaratzea egin dute PSNren aurrean, Oibarren eta Nafarroa osoan D eredua eskatuz

50 lagun inguru bildu dira astearte honetan Iruñean, PSNren egoitzaren aurrean, bere «politika euskarafobikoa» salatzeko, zehazki Carlos Gimeno Hezkuntza sailburua aurrera eramaten ari dena. Erran dutenez, Oibarren haur eskola sortzeari uko egin dio bertan euskarazko eredua eskatu dutelako.

Oibarren eta Nafarroa guzian D eredua nahi dutela adierazi dute Iruñean, PSNren egoitzaren aitzinean. (FOKU)

‘Oibarren euskaraz. D eredua Nafarroa guzian. PSOE=euskarafobia’ pankarta zabaldu dute dozenaka euskaltzalek astearte honetan Iruñean, PSNren egoitzaren aitzinean, Oibarko familiekin batera D eredua ezartzeko exijitzeko. Euskararen Defentsarako Sarea, Steilas eta Administrazioan Euskaraz izan dira protestan, besteak beste, ‘Euskaraz bizi nahi dut’ lelodun eta Nafarroako armarridun banderekin.

 

 

Euskararen Defentsarako Sareak NAIZi azaldu dionez, Oibarren haur eskola sortzeari uko egin dio Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza sailburuak, zer eta bertan hamar eskaera zeudelako euskarazko eredua nahi zutela adierazten zutenak.

Alaitz Institutua bakean uzteko eskaera

Jakinarazi dutenez, kontseilari berak Barañaingo Alaitz Institutuan euskarazko gela bat kendu du, eta 26 ikasle kanpoan utzi ditu. Horregatik, Alaitz bakean uzteko exijitu diote protestan.

 

 

Salatu dutenez, aurretik, Mendigorrian D ereduaren auka aritu da Gimeno, eta baita Larragan, Lezkairun eta Lerinen ere, beste batzuen artean. Azken honetan, gainera, gurasoek amore ematea lortu zuen.

«Nahikoa da. Hezkuntza Departamentuaren politika euskarafoboa bukatzea nahi dugu», erran dute ozen elkarretaratzean.