INFO

Cindy Ngamba, Errefuxiatuen Talde Olinpikoaren historian lehen domina jantziko duen boxeolaria

Joku Olinpikoen historian lehen aldiz jantziko du domina Errefuxiatuen Talde Olinpikoetako kirolari batek. Cindy Ngamba izango da domina eskuratuz bidea hurratuko duen boxeolaria, abuztuaren 8an jokatu du, baina gutxienez brontzezko domina jada ziurtatua du.

Ngamba, abuztuaren lauko lehian. ( MOHD RASFAN | AFP)

Cindy Ngamba (Kamerun, 1998) boxealariak jada domina olinpiko bat ziurtatu du Errefuxiatuen Talde Olinpikoarentzako, talde honen zein Joku Olinpikoen historian mugarri bat jarriko du. Pasa den igandean final laurdenak irabazi zituen 75 kilo azpiko kategorian Davina Michel frantziar boxeolariari gain hartu ostean. Dudarik gabe altxor historikoa izango da Errefuxiatuen taldearentzat, zein koloretako domina eskuratuko duen ostegun honetan, abuztuaren 8an jakingo da; gutxienean brontzea jantziko du kamerungo boxeolariak.

Kamerunen jaio zen Ngamba, baina ringean ez zuen bere herrialdearen ikurrarekin borrokatu, munduko errefexuatu guztien eskubideen alde borrokatu zuen, eta berak ere argi adierazi zuen gutxienean brontzezko domina jantziko duela jakin zuenean: «Domina hau Jainkoari eskaintzen diot, Britainia Handiko boxeo talderri, Errefuxiatuen Talde Olinpikoari, eta nire familiari».

Gonzalo Barrio, taldeko zuzendariarentzat jada oso sinbolikoa da domina eskuratzeko aukera: «Errefuxiatuen Talde Olinpikoarentzat lehen domina da, historikoa da!». Homosexuala delako hartzen du parte Ngambak talde honetan, ezin baitu bere jatorrira, Kamerunera itzuli; eta Britainia Handian ere ez dute haintzat hartzen.

Kamerunen homosexualitatea debekatuta eta kartzelarekin zigortuta dago. Errefuxiatuen Talde Olinpikoaren Parisko Jokoetako banderaduna tiraderaren gorenera igo daiteke abuztuaren 8ko finalerdietan Atheyna Bylon panamarra garaituz gero. Borroka horrek brontzezko domina ziurtatuko luke. Orain arteko lorpenak aztarna ezabaezina utzi du jada kirolaren liburuetan eta errefuxiatuen eskubideen aldeko borrokan.

10 urtez boxeoan marka bikainekin

Ngambak 2011n utzi zuen bere herrialdea, amarekin eta anaiarekin Parisera joan zen bizitzera. Urtebete geroago, Britainia Handira joan zen bizitzera, Bolton hirira. Jazarpena jaso zuen eskolan ingelesez ongi ez jakiteagatik, bere pisuagatik eta bere gorputzeko usainagatik, boxeolariak berak kontatu izan duenez. Baina 15 urterekin boxeoan ihesbide bat eta helburu bat aurkitu zituen. «Futbolaz aspertu nintzenean hasi nintzen boxeoan», dio Ngambak, mutilez betetako gimnasio batek erakarrita.

Urtebete eman zuen entrenamendu fisikoak egiten, beste urtebete oinarrizko pausuak ikasten, eta azkenean, hirugarren urtean eskularruak jantzi eta mutil artean ringera igotzea lortu zuen.

Berehala utzi zuen bere marka, Amateur Boxeo Elkarteko hiru titulu irabaziz. Britainia Handiko boxeo taldeak bere programan sartzeko interesa erakutsi zuen, baina britainiar herritartasuna ez zuenez, ezinezkoa izan zen. Errefuxiatu estatuta eskuratu zuenean, covid-19 pandemian aurkeztu zen Errefuxiatuen Talde Olinpikora, Amanda Caoulson entrenatzaileak hautatuta.