INFO
Elkarrizketa
Kauldi Odriozola
Eskubaloi jokalaria

«Partida on bat eginez gero, aukera asko ditugu finalerdietara pasatzeko»

Kauldi Odriozola (Zumaia, 1997) asteazken honetan lehiatuko da final-laurdenetan Egiptoren aurka (09.30ean), Imanol Garciandia eta Sergey Hernandez euskal ordezkariekin batera. Naonedeko jokalariak nabarmendu du domina lortzeko borrokatuko direla. Bere estreinako aldia da Olinpiar Jokoetan. 

Kauldi Odriozola Espainiako selekzioarekin lehian. (Europa Press)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Kauldi Odriozola (Zumaia, 1997) asteazken honetan arituko da final-laurdenetan Egiptoren aurka (09.30ean), Imanol Garciandia eta Sergey Hernandez euskal ordezkariekin batera.

Egiptoren aurkako partida «gogorra» izango den arren, nabarmendu du ondo jokatuz gero, «aukera asko» izango dituztela finalerdietara sailkatzeko. Naonedeko jokalariak nabarmendu du domina lortzeko borrokatuko direla.

Alor pertsonalean gustura da osatzen ari den txapelketarekin, Esloveniaren eta Alemaniaren aurka jokatu ez zuen arren.