INFO

Manifestazio berri bat Palestinaren alde, gaurkoa Donostian

Palestinaren aldeko manifestazioa, Donostiako Alde Zaharrean barrena. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Manifestazioa egin dute gaur Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeleko jokabide salatzeko. Aste Nagusiaren amaierako egunean izan da, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta.

Manifestazioa egin zuten atzo Bilbon Palestinaren alde. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Aste Nagusiko konpartsek deitu zuten mobilizazioa, Bilboko jaien bezperan. Gaur, Donostian izan da mobilizazioa, aipaturiko plataformak berak deituta, kasu honetan festen amaieran.

Donostiako Bulebarretik abiatu da mobilizazioa, buruan “Gora palestinar erresistentzia – Sionismoa genozida’ zioen pankarta zuela.

Arratsaldeko 18:30 paseak abiatutako manifestazioak  sionismoarekin «konplizitate» oro salatu du.