Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du Hezigaitzak mugimenduak, Alavesek babestua
Aitzindaritzat har daiteke igande honetan Mendizorrotzan aurkeztu den ekimena: Hezigaitzak (Arabako Garrasia elkarteko mugimendu feministak) eta Deportivo Alavesek elkarlanean protokolo bat aurkeztu dute, eraso sexista zein generoagatiko erasoen aurkakoa.
Hezigaitzak taldeak osatu du protokoloa eta klubak babesa eman dio, prentsaurrekoan zein sare sozialen bidez argi utzi duenez. «Zero tolerantzia» erizpidea bere egin du.
Apoyamos el protocolo de actuación ante agresiones sexistas impulsado por Hezigaitzak, de Arabako Garrasia. TOLERANCIA 0 pic.twitter.com/ydvcFutFqM
— Deportivo Alavés (@Alaves) September 1, 2024
Protokoloak, besteak beste Mendizorrotzan puntu moreak jartzea dakar. Erasoa jasan duen pertsona lagunduta egongo da gertatutakoa bertara bideratu aurretik. Puntu morean egoera baloratuko da eta protokoloaren aktibazioa abiatuko da.
Alaves eta Las Palmasen arteko norgehiagoka hasi eta ordubete lehenago azaldu dute ekimena, estadioaren barruan, Arabako Garrasiaren eremuan.