INFO

Joanmari Larrarte izango da Elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari berria

Joanmari Larrarte Telletxea izendatu dute Elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari. 2014tik lehendakari izan den Joxemari Sors Baguesen lekua hartuko du.

Joanmari Larrarte, artxiboko irudi batean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Elkar Fundazioko Patronatuak lehendakari berria du. Azken urteetan Elkar Taldean ari den Joanmari Larrarte Telletxea izendatu dute posturako. Larrartek Joxemari Sorsen lekua hartuko du, berau egon baita lehendakaritzan 2014tik. Nolanahi ere, Sorsek Patronatuko kide izaten jarraituko du.

Joanmari Larrarte Telletxea (Hernani, 1967) Euskal Filologian lizentziatua da eta bere ibilbide profesionala euskara eta euskal kulturaren eremuan egin du.

AEK-n aritu zen 1987tik 1999ra, irasle izateaz gain hainbat ardura zain zituen bertan. Ondoren, ‘Egunkaria’-n hasi zen lanean, eta han ari zela Martin Ugalde Kultur Parkearen sorreran hartu zuen parte. 2003an, ‘Egunkaria’ itxi ondoren, ‘Berria’-n hasi zen eta bertako kontseilari ordezkaria izan zen hamar urtez 2013ra arte. ‘Berria’-n jarraitu zuen lanean marketin sailean 2015era arte eta ondoren Elkar Taldera pasa zen. Azken urtetan Elkarren egin du lan, Komunikazio eta Kultur Arloko zuzendaria izan da eta argitaletxean ere aritu da edizio-koordinazio lanetan. 2020tik Jakin Fundazioko lehendakaria da.