«Road movie»-a sustraietara
‘TREASURE’
Alemania, 2024, 112’ . Zuzen.: Julia von Heinz. Gid.: Julia von Heinz, John Quester. Akt.: Lena Dunham, Stephen Fry, Zbigniew Zamachowski, Petra Zieser, Oliver Ewy . Musika: Antoni Lazarkiewicz, Mary Komasa. Argaz.: Daniela Knapp
1990. urtea da, eta Ruth musika kazetaria eta Holokaustotik bizirik atera zen bere aita Edek dira protagonistak; Polonia beren jaioterria bidaia bat egitea erabaki dute. Varsovia, Łódź, Krakovia eta Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparrura joango dira. Ruthe-n helburu nagusia sustraiak aurkitu eta familiaren historia arakatzea izango da.
Lily Bretten 1999ko ‘Too Many Men’ eleberrian oinarrituta dagoen istorio honetako protagonisten rola Lena Dunham eta Stephen Fry aktore ezagunek jokatzen dute.
Tonu tragikomikoa erabiliz pertsonaia hauen sustraietara egindako Road movie moduko bat ikusiko dugu.
Julia von Heinz
Zinema zuzendaria eta gidoilari alemaniarra da eta Municheko Zinema eta Telebista Unibertsitatean (HFF München) ikasi zuen. Bere lanek, maiz, gizarte eta politika gaiak jorratzen dituzte, eta errealismo eta gizarte kritikaren arteko nahasketa proposatzen ditu. Hala, bere filmek ez dute soilik entretenimendurako balio, gizartearen eta politikaren gaineko hausnarketa ere eskaintzen dute.