Donostiako III. Maratoi Erdiak partaide errekorra izango du 3.000 korrikalarirekin
Meritxell Soler edo Fernando Carro bezalako atletak egongo dira igandean irteeran; biak maratoi erdiko Espainiako txapeldunak izan dira. Euskal Herriko fondistarik onenek ere parte hartuko dute lasterketan: Elena Loyo, Iraitz Arrospide edota Maite Etxezarreta.
Udazkenean sartuta, atletismoko lasterketak abian jartzeko urtarorik onenetarikoa izaten da. Bistan da dagoeneko Behobia-Donostia, azaroaren 10ean ospatuko dena, eta bertara ahalik eta sasoi onenean iristeko atleta askok beste proba batzuk hartzen dituzte abiapuntu.
Gauzak hala, horietako bat da datorren igandean ospatuko den eta astelehen honetan aurkeztu duten Donostiako maratoi erdiaren hirugarren edizioa. 3.000 korrikalarik hatuko dute parte, antolatzaileek adierazi dutenez, «Gipuzkoan inoiz ikusi ez den partaide kopurua».
Nazioarteko 40 herrialde eta Espainiar Estatuko 48 probintzia baino gehiagotako parte-hartzaileekin eta emakumeen %35eko inskripzioarekin (estatu mailan emakumezkoen ehuneko handienetako bat), igande honetako lasterketa atletismoaren festa herrikoia izango da.
Goi-mailako atletak ere bertan izango dira. Fernando Carro madrildarra edo Meritxell Soler kataluniarra bezalako izenekin, biak maratoi erdiko Espainiako txapeldunak, zaleen gozamenerako. 3.000 metroko oztopodun plusmarkista espainiarra eta 21Kko bosgarren markista espainiar onena, edozein unetan errekorra gainditzeko hautagaia, ez dira Donostian jarraitu beharreko atleta bakarrak izango.
Garaipenagatik edo gutxienez ohorezko postuengatik borrokan, euskal fondistarik onenetako batzuk ere egotea espero da. Elena Loyo arabarrak, lasterketa honen lehen edizioko irabazleak, muskulua atera nahi du ondo ezagutzen duen lasterketa batean. Meritxell Soler, Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian parte hartu duen atleta ere irteeran egongo da.
Meritxell Solerrez gain, Espainiako Atletismo Federazioaren egutegian sartuta dagoen lasterketa honetan, Laura Mendez valentziarra ere lehian egotea espero da. Bigarren amaitu zuen 2022. urteko edizioa.
Eta gizonezkoen lasterketan, Iraitz Arrospide estreinatuko da. 50 kilometroko munduko txapelduna eta bertako atleta izango da Fernando Carroren aurkari Nagusia. 2022an podiumera igo zen Carro. Arrospidek ere garaipena nahi du etxean.
Maite Etxezarretak (egungo Gipuzkoako maratoi erdiko txapelduna), Nerea Egiak, Sara Benedik (hirugarren 2023an), Ana Llorensek, Aouife Clearyk (Dublingo maratoi erdiko irabazlea), Pierre Urrutyk, Imanol Larrañagak, Ander Sagarzazuk edota Alexander Oiarbidek osatuko dute atleta handien nomina igande honetako Donostiako Rural Kutxa Maratoi Erdian.
Etengabe hazten ari den lasterketa da eta zuzenean jarraitu ahal izango da probaren webgunearen bidez. Irteera (igandeko 9.30ean) eta helmuga Alderdi Ederren kokatuta daude, Donostiako udaletxearen eta Kontxako hondartzaren aurrean.