Amesgaiztoko jazarpena
‘STRANGE DARLING’
AEB, 2024. 96’. Zuzen. eta gidoia: J.T. Mollner. Aktoreak: Willa Fitzgerald, Kyle Gallner, Madisen Beaty, Barbara Hershey. Musika: Craig Deleon. Argazk.: Giovanni Ribisi.
The Lady (Willa Fitzgerald) izeneko filmeko protagonista, ezagutu berri duen gizonezko batekin oheratuko da; hurrengo egunean, gizona, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat estatutan bilatutako serieko hiltzaile bat dela konturatu da.
Fantastic Film Fest jaialdiaren baitan aurkeztu dute filma, eta kritika oso onak jaso ditu; bereziki sortzen duen intriga eta etengabeko tentsioa nabarmendu dira.
Film honek ezaugarri berezi batzuk ditu, baina guztien gainetik bat nabarmentzen da: Giovanni Ribisi aktore ezagunak argazki zuzendari moduan egiten duen lehen lana da, eta gainera, 35 milimetrotan grabatzearen aldeko hautu ausarta egin du.
Ausarta dela diot, film bat formatu honetan grabatzeak hainbat abantaila eta desabantaila dituelako, eta zinemagileen erabakian eragina izan dezake formatu hori aukeratzean.
Zeluloidearen aleak eta leuntasunak itxura bereizgarria ematen dute eta filmei ukitu oso berezia eskaini, irudi-kalitatea ere hobea izan daiteke. Bestalde, digitala baino garestiagoa da, eskuragarri dagoen metraje kopurua mugatua da eta postprodukzioan ere zailtasun handiagoak egon daitezke. Argi dago, beraz, film honen sormen prozesuan nortasun handia dagoela eta ausardiaz jokatu dutela.