INFO

Alex de la Iglesia-ren telesail berria

1992
Estatu espainola, 2024. 6 atal. Zuzen.: Alex de la Iglesia, Jorge Gerrikaetxebarria. Aktoreak: Marian Alvarez, Fernando Valdivieso, Paz Vega, Carlos Santo. Argazkia: Frank G. DeMarco  Plataforma: Netflix.

Curroren panpina hildako baten ondoan. (Netflix)

‘30 monedas’ telesailarekin arrakasta itzela lortu ostean, Alex de la Iglesia bilbotarra pantaila txikira itzuli da Jorge Gerrikaetxebarria gidoigilearekin batera.

‘1992’ beti patroi bera errepikatzen den hilketa misteriotsu batzuen ingurukoa da: biktima guztiak erreta azalduko dira eta gorpuen ondoan Curroren panpina bat agertuko da, 1992ko Sevillako Expo nazioarteko erakusketako maskota. Suspensea eta intriga politikoa nahasten dituen thrillerra da.

Amparok (Marian Alvarez) senarraren heriotzari buruzko erantzunak topatu nahi ditu; leherketa bitxi baten eraginez hil zen. Horretarako, Richiren laguntza baino ez du izango, polizia ohia eta egun segurtasun zaindari alkoholikoa da. Biak ala biak Expoarekin lotutako konspirazio batean murgilduko dira.

Premisa horren bidez, eta 90eko hamarkadako Estatu espainiarrean une erabakigarria izan zen ekitaldi hori ardatz hartuz, intriga politikoa, suspensea eta erreferentzia historikoak uztartzen ditu telesailak.

Narratibak De la Iglesiaren estilo bereizgarria izango du: umore beltza eta tentsioa.