Datorren astelehenetik aurrera ‘JOK Films’-ek ekoitzi duen ‘Nire argazkia 2.0’ webseria eskainiko du NAIZek. Euskarari eta memoriari buruzko webseriea da, euskararen bitartez atxikitzen den memoriaren gaineko ikus-entzunezkoa. Argazki baten inguruan jarri dituzte egileek bi familia berriketan, euskalkien itzuli bat proposatuz.
Baduzu zure argazkia? Zure euskararen memoria zatitxoa? Igorri zure istorioa nireargazkia@naiz.info helbidera, gure Facebook bidez edo Twitterren #NireArgazkia traola erabilita!