Maider IANTZI

Azken-aurreko etapan, ikasgai ederra ikasi du Korrikak euskaraz bizitzeko bidean aitzinera egiteko. Lautadako eta Gasteizko herritarrek irakatsi diote helburua lortzeko pausoak ematea bakarrik ez, korrontearen kontra igeri egitea ere behar-beharrezkoa dela.

Arabako Lautadan, urte guttitan aunitz euskahaldundu den inguruan ibili da gaur goizean Korrika. Zeledonek ongietorria egin dio bere jaioterrian, Zalduondon, herritar ugarirekin batera. Adibidez, Olaztiko familia bat, ama eta seme-alaba ttikiak, aita animatzeko prest egon dira, Olaztin laster pixka bat egin ondotik. Goiz jaiki dira, 5.50ean, baina merezi izan du. Pozarren daude.

Amagoia Mujika Telleria GAUR8

Mikel Urkia errenteriarrak etxeko zapatiletan egiten du Korrika osoa, furgonetan «etxean bezala» sentitzen delako. Korrikak iraun bitartean furgoneta etxe bihurtzen dutenetako bat da, Korrikaren gau eta eguneko taupada zaintzen dutenetako bat.

Iñaki Soto GARAko zuzendaria eta Maider Iantzi, 18. edizioan jarraipena egiten ari zen bitartean lekukoarekin, GARA eta NAIZeko lankideekin. (A.C. / A. P.)

Korrikaren berri emateko jarraipen berezia gauzatuko dute NAIZek eta GARAk. Horretarako sortutako webgune berezian jasoko ditu kronikak, erreportajeak, argazkiak eta bideoak. Agendaren bidez egunez eguneko egitaraua izango du, gainera, erabiltzaileak eskura.

NAIZ
Asier Amondo (Korrikaren arduraduna), Iñaki Altuna (NAIZeko zuzendaria) eta Mertxe Mugika (AEK-ko koordinatzailea), akordioao sinatzen  (Isabelle MIQUELESTORENA)

Urepeletik etzi abiaraziko den 19. Korrika sustatzeko, elkarlan akordioa sinatu dute AEK-k eta NAIZek. Sinatutako hitzarmenari esker, hedabide digital honek presentzia handia izango du euskararen aldeko ekimenean eta, aldi berean, bere webgunetik Korrika babestuko du.

NAIZ
Asier Amondo eta Xan Aire, unitate didaktikoaren aurkezpenean. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Xan Airek, Euskal Herriko Ikastolen izenean, eta Asier Amondok, AEK-Korrikarenean, elkarlanean sortutako unitate didaktikoa aurkeztu dute Gasteizen.

Aritz MALDONADO 0 commentaires
Asier Amondo, Korrikaren arduraduna. (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)

Prestaketa lanei azken ukituak ematen harrapatu dugu Asier Amondo (Laudio, 1969). Gaur Urepeletik abiatuko den 19. Korrika lehenbizikoa izango du arduradun legez. Edurne Brouarden eskutik jaso du lekukoa, ardura handia dela aitortuta ere, gogotsu dago gaurko bideari ekiteko.

Korrika 4 tiretan IRRIBARREZ:

 

Korrikaren azken bideoak: